/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko diru-laguntzak

Laguntza, guztira, laurogeita hamalau mila eurokoa (94.000) eurokoa izango da eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza da deialdiaren organo kudeatzailea.

AGINDUA, 2018ko irailaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez elkarte eta kooperatibei zuzendutako laguntzak arautu eta horien deialdia egiten baita, 2018-2019 ikasturtean zehar EAEko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak gara ditzaten.

Aginduaren xedea da EAEko elkarte eta kooperatibentzako laguntza ekonomikoak erregulatzea, ikasleen osasuna eta autonomia hobetzen lagun dezaketen esku-hartzeak, mugikortasun aktiboa bultzatzera bideratuak, gara ditzaten 2018-2019 ikasturtean.

Laguntza hauen helburua da finantzazioa eskaintzea 2018ko uztailetik 2019ko maiatzera, hiri-espazioek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz eskola-bideak sortu eta dinamizatzeko, eta, modu horretan, eskola-umeen mugikortasun aktiboa eta segurua sustatzea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etiketak:

Utzi erantzuna