/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko dirulaguntzak 2019

Laguntza, guztira, laurogeita hamalau mila eurokoa (94.000) eurokoa izango da eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza da deialdiaren organo kudeatzailea.

AGINDUA, 2019ko irailaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira elkarte eta kooperatibei zuzendutako laguntzak eta laguntza horien deialdia egiten, EAEko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzera bideratutako parte hartzeko proiektuak garatzeko 2019-2020 ikasturtean zehar.

Aginduaren xedea da laguntza ekonomikoak iragartzea EAEko elkarte eta kooperatibek jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako parte hartzeko proiektuak garatzeko 2019-2020 ikasturtean zehar, ikasleen osasuna eta autonomia hobetzeko.

Laguntza horien helburua da proiektu hauek finantzatzea 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era: 

a) Parte hartzeko proiektuak garatzea eskola-bideak sortu eta dinamizatzeko, hiri-espazioek mugikortasun aktibo eta segururako eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. 

Eskola-bidetzat joko dira ibilbide zehatz eta finkoak, aurrez ezarriak eta markatuak, eskola-umeek erabil ditzaketenak ikastetxeetako joan-etorriak modu aktiboan (oinez, gurpil-oholez, bizikletaz eta abar), seguruan eta autonomoan egiteko, eta, hala, espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratzeko. 

b) Ikastetxeetako jolastokiak dinamizatzera eta/edo, ikaskuntza, jolasa, mugimendua eta kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko gune inklusiboetan eraldatzera bideratutako parte hartzeko proiektuak garatzea, eskola-orduetan zein horietatik kanpo erabiltzeko, betiere oinarritzat harturik berdintasuna eta aniztasunarekiko errespetua (kultura, etnia, adina, sexua, aniztasun funtzionala, eta abar) eta ikasleei eta haien familien interesei eta beharrizanei egokituak.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etiketak:

Utzi erantzuna