/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Ikasturteko laburpena, ideiak argitze aldera

Une honetan, Jarduera Fisikoaren sustapenarekin lotuta ditugun erronken artean bat azpimarratu daiteke: Kirol Lege berri bat adostea, Jarduera Fisikoaren sustapena bertan arautuz eta baliabide berriak aurreikusiz.

Lege berriak ekar dezakeen ondorioak kudeatzeko, erkidego mailan azpian adierazten dugun eredua proposatzen ari gara. Eredu horretan, kirol sistemari ematen zaio lidergoa, baina osasun eta hezkuntza sistemekin elkarlana funtsezkoa ulertzen da.

Hezkuntza eta osasun sistemak aukeratuak dira ez hainbeste jarduera fisikoaren sustapenerako egin dezaketen ekarpenagatik, baizik eta jaso dezaketen onuragatik, win-win egoera garbia izanik.

Hezkuntzaren kasuan onurak errendimendu akademikoaren esparruan kokatzen ditugu gehienbat, neurozientziak eskainitako ebidentzia gero eta handiagoa baita.

Osasun arloan berriz, arlo ekonomikoan kokatzen dugu, Jarduera Fisikoaren sustapenaren bidez gastu sanitarioan aurreztu daitekeena.

Proposatutako eredua bat dator Europan garatzen ari denarekin​, Kirola, Hezkuntza eta Osasun arloak izanik ardura gehien dutenak Jarduera Fisikoaren sustapenean.

Lehen Urrats txostenak erakusten duen bezala, erabaki sendoak hartzeko datu gabezi nabarmena dugu. Gainera, erabakitzen duten gehienek ez dakizkite erabakien ondorioak.

Hezkuntzaren arloan lanean hasiak gara behar ditugun datuak lortzeko, eta osasun arloan berdin egin nahi genuke.

Hasieran aipaturiko lege berriak erabaki potoloagoak eskatuko ditu. Datuetan oinarritutako argudioak izanda, errazagoa izango da aurrera egitea. 

Irailetik aurrera pausu gehiago!

Etiketak:

Utzi erantzuna