/ Blogaria: Mikel Bringas / in Iritziak / Iruzkin 1

Ingalaterrako eskoletako plana

Ingalaterreko eskoletan jarduera fisikoa sustatzeko plan berria argitaratu da. Komentatu nahi dizuet gehien eta gutxien gustatu zaidana.

Gure egoera hobetzeko atzerrian garatzen ari dena ezagutzea garrantzitsua iruditzen zait. Komenigarria iruditzen zait ezagutzea estatu aurreratuen egoera, baina batez ere gure “liga berean jolasten direnen” ekimenak. Erresuma Batua eredu ona izan daiteke. Ez daude Ipar Europako mailan eta horregatik, kultura ezberdintasunak izanik ere, haiengandik agian gehiago ikasi dezakegu edo erabilgarriagoa izan daiteke gure gizarterako.

Bizikleta mugikortasun kontuetan argi ikusten dut. Duten azpiegitura ez dut uste gurea baino askoz hobea denik, hala ere oso trebeak izan dira dutena aprobetxatzen bizikleta ibilbide sarea sortzeko. Londonen ere oso azkarrak izan dira. Pintura poteak baliabide nagusia izanik, ahalegin handia egiten ari dira kale bakoitzeko egokitzapena bilatzen. Ez al luke Bilbok begiratu behar Londonera bere egoera hobetzeko?

Jarduera fisikoaren inguruan, eskola arloan ere ez dut uste Erresuma Batuko egoera punta-puntako denik. Beraz, asko ikasi dezakegu.

Plan berriko ideia deigarrienak komentatu nahi ditut, bai gustuko ditudanak eta hainbeste atsegin ez ditudanak.

Azken hauen artean, nire ustez gutxiegi da planteatutako helmuga: jarduera fisikoa eskoletan 30′ eguneko (haien obesitate estrategia ezarritakoa hartu dute oinarritzat). Nire ustez, gomendagarriak diren gutxieneko 60′ eskolaren inguruan (aukera guztiak aprobetxatuz) bete behar dira.

Baina horretarako eskolaren inguruan dauden aukera guztiak aprobetxatu behar dira, eta hau da ikusten dudan beste gabezia. Eskola osasungarriak sailkatzeko galdetegia argitaratu dute, eta jarduera fisikoaren atalean bi osagarri baino ez dituzte aintzat hartzen: gorputz heziketako denbora eta eskolarako joan-etorriak. Nire ustez dauden aukerak zabalagoak dira, irudi honetan adierazten dugun bezala:

Kontu hau Twitter-en komentatu zen, #CreatingActiveSchools jardunaldian sortu zen eskemarekin alderatuz:

Baina planak baditu oso ekarpen positiboak. Agian nabarmenena da artikulu honen hasieran erakutsi dudan irudiak ezartzen duen Kirola-Osasuna-Hezkuntza sailen arteko lankidetza, jarduera fisikoaren sustapenerako hemen proposatzen ari garenarekin bat datorrena:

Bestalde, gozamena, konfiantza, gaitasuna, ulermena eta ezagutzaren bidez, gorputz alfabetizazioaren garrantzia azpimarratzen dute, prozesu osoaren ardatza izanik. Modu horretan, ez bakarrik ikasle garaian, pertsona heldu aktiboak lortzeko bidea eraikitzen dute.

Era berean, planari sinisgarritasuna ematen dioten bi osagarria daude. Alde batetik, emaitzak neurtuko dituztela aurreratzen da. Bestaldetik, diru kopuru zehatzak aipatzen dira planerako baliabideak bermatuz:

  • £1 million of National Lottery funding to develop a new digital resource for use in schools, to be launched in 2020.
  • The Department for Education will provide £2 million to improve coordination of PE training for teachers and help schools open up their facilities.
  • The Department for Education is providing up to £6 million support to schools to teach the new health and relationships curriculum.

Osasun eta Hezkuntza sailekin batera lanean hasiak gara. Ibilbidea ez da azkarra ezta erraza izango, baina urrunera iristeko bide bakarra delakoan gaude. Kanpoko ereduetatik ikasten saiatzen jarraituko gara.

Etiketak:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna