/ Blogaria: Mikel Bringas / in Iritziak

Inkesten arteko alderaketa

Aurreko artikulu batzuetan Euskal Osasun Inkestaren inguruko datuak aztertzen aritu naiz. Oraingo honetan datu horiek eta beste inkesta batzuenak alderatuko ditut.

Euskal Osasun Inkestarekin (2018) batera aztertuko ditudan inkestak bi izango dira: Espainiako osasun inkesta (2017) eta Gizakerrek egindako “Bizi eta Jarduera Fisiko ohiturak EAE” inkesta (2016).

Lan hauetan informazioa askoz oparoa izan arren, nire ustez den datu garrantzitsuenera mugatu dut azterketa: pertsona inaktiboen portzentaia.

Euskal Osasun Inkestaren datuak ikusteko artikulu hau kontsultatzea proposatzen dizuet. Bestalde, “Bizi eta Jarduera Fisiko ohiturak EAE” inkestaren datuak hauexek dira:

Espainiako osasun inkestako datuak, Agencia Española de Protección de la Salud en el Deporte erakundeko aholkulari teknikoa den Ricardo Navacerrada-k bidali zizkidan eta horixe izan da erabili dudan informazio iturria. Erkidegoetako taulatik EAEko datuak bildu ditut:

Hiru inkestetako emaitzak sarrera honen hasierako irudian ikusgai daude grafiko baten bidez eta ondorengo taulan:

Datu hauetatik ateratzen ditudan ondorio nagusiak jarraian laburtuko ditut.

Lehenik eta behin azpimarratu nahi nuke inkesten artean alde handiegia ez dudala aurkitzen. Aintzat hartu behar dugu urte ezberdinetan egindako inkestak direla, eta itxuraz azken urteetako gizartearen joera eta inkesta hauen arteko aldea bat datoz.

Bestalde, alderik handiena emakumeen artean erakusten da, baina aintzat hartu behar dugu aipatu berri dudan alde kronologikoa, eta gainera itxuraz emakumeen artean gehiago hobetzen ari da gizonen artean baino, beraz erakutsitako datuek ulergarriak dirudite.

Bukatzeko argitu nahi dut hiru inkestek IPAQ galdetegia erabili zutela baina erantzun zutenen adina ezberdina izan zela: Euskal Osasun Inkesta-n 15 urte baino gehiagoko pertsonak; Espainiako osasun inkesta-n 15-69 urte; Bizi eta Jarduera Fisiko ohiturak EAE inkestan berriz 18 urte baino gehiagoko pertsonak.

Aurreratzen dizuet Mugiment egitasmoan hainbat azterlan ari garela prestatzen haur-gazteen egoera nolakoa den ezagutzeko. Horixe baita etorkizuna lantzeko bide bakarra.

Etiketak:

Utzi erantzuna