/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Irailean bueltatuko gara

Mugiment egitasmoaren idazkaritza teknikoarentzat opor garaia iritsi da. Abuztuaren 1etik 31ra atseden hartuko dugu irailetik aurrera ditugun erronkei indartsu ekiteko berriz ere.

Oporrak

Ikasturte honetan zehar proiektuari norabide berria ematen saiatu gara eta eduki ugari sortu ditugu jarduera fisikoaren sustapenean lagungarri izango direlakoan.

Hala ere, benetan azpimarratu nahi duguna da hilabete hauetan zehar batu zaizkigun bidelagunen ekarpenak. Zuekin errazagoa da bidea egitea, eta era berean, zuek gabe ezinezkoa litzateke gure buruari jarri dizkiogun helburuak betetzea. Orain inoiz baino gehiago, egitasmo hau guztiona dela esan genezake.

Irailean bueltatuko gara indarberrituta!

Etiketak:

Utzi erantzuna