/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Jakintza-alor anitzeko taldeak orientazio zerbitzuetan

Ermua aitzindari izan zen jarduera fisikoa eta osasunaren arloan jarduera fisikoko orientazio zerbitzua martxan jarri zuenean 2014an. Orain, bere arduradunek beste pausu bat ematea erabaki dute eta zerbitzua osatu dute elikadura osasungarrian eta ongizate emozionalean ere aholkularitza eskainiz.

Jarduera fisikoak zerbitzuaren ardatz nagusi izaten jarraitzen duen arren, ErmuaMugi!-ri jakintza-alor anitzeko dimentsioa ematea erabaki dute. Ez da kirol praktikaren gainean bakarrik emango orientazioa; elikadurari buruz eta jarduera fisikoari atxikitzeko estrategia psikologikoei buruz ere jarraibideak emango zaizkie zerbitzuaren erabiltzaile diren ia 400 pertsonei.

Zerbitzuaren koordinatzailea jarduera fisikoan aditua den profesional bat izango da eta berak zehaztuko ditu erabiltzaile bakoitzaren beharrak elikadura eta ongizate emozionalaren gaineko laguntza osagarria eskaini aurretik.

Hiruren artean, jakintza-alor anitzeko lantaldea osatuko dute jarduera fisiko ezaren jatorrietara modu eraginkorrago batean hurbilketa egiteko eta pertsona inaktiboen ohitura kaltegarriak aldatzeko banakako programak martxan jartzeko.

Momentuz hiru ikuspegiak bateratzen dituen lehenbiziko jarduera fisikoko orientazio zerbitzua da, hiru esku-hartze alorrekin, baina etorkizunari begira erreferentziazko eredu baten aurrean egon gaitezke. Adi jarraituko dugu bere garapena.

Etiketak:

Utzi erantzuna