/ Blogaria: Gorka Mutuberria / in Iritziak

Jarduera fisikoa egiteko Erresuma Batuko mediku elkargoen jarraibideak

ZERBAIT EGITEA ON, GEHIAGO EGITEA HOBE

Irailaren 7an argitaratu ziren Erresuma Batuko mediku elkargoen jarduera fisikoa egiteko jarraibideak. Jarduera fisikorako jarraibide berriak 2010koak eguneratzen ditu adin-talde guztietan. Ebidentzia berriak ere erabili dira aktibo egoteko haurdunaldia eta erditu ondoren, eta aniztasun funtzionala duten pertsonentzat.

Laburbilduz hauek dira aurkeztu dituzten jarraibideak:

  • Ikerketen arabera eserita pasatzen dugun denbora, heriotza kardiobaskularra, minbizia izateko arriskuarekin/bizi-iraupenarekin erlazio zuzena du. Denbora luzeetan eserita egotea saihestu behar da eta gutxienez, ariketa fisiko arina egin behar da aukera dagoenean. 
  • Hainbat ikerketen emaitzek erakusten dute intentsitate altuko ariketak eragin kliniko esanguratsuak dituztela egoera fisikoan, gorputz-pisuan eta intsulinaren aurkako erresistentzian, eta intentsitate moderatu-indartsua bezain eraginkorra edo eraginkorragoa izan daitekeela.
  • Ikerketek zalantzan jarri dute 10 minutuko gutxieneko aldien aurreko baldintza eta kendu da.
  • Some is good, more is better. Hobekuntzak bereziki esanguratsuak dira jarduera-mailarik baxuenak dituztenentzat (astean 30 minutu baino gutxiago). Osasunaren hobekuntzak handiagoak izango dira jarduera fisikoaren minutu gehigarri bakoitzeko.
  • Umeen artean, astean zehar jarduera fisikoko hainbat mota eta intentsitate ezberdinekin praktikatzea gomendatzen da, mugimendu-trebetasunak, indarra eta hezurrak garatzeko.
  • Ebidentziak agerian uzten du astean bitan gutxienez, heldu guztiek indarra handitzeko edo mantentzeko jarduerak egin behar dituztela. Aurreko jarraibideetan, indar-entrenamenduari buruz egindako gomendioa sekundario gisa interpretatu dela dirudi. Izan ere, 150 minutuko jarduera egiteari garrantzi gehiago eman zaio eta ez litzateke horrela izan behar. 
  • Funtzionaltasunak harreman lineala du hilkortasunarekin. Funtzio fisiko eskasa duten pertsonek kausa guztietako heriotza izateko arrisku handiagoa da.
  • Erditzean jarduera fisikoaren onurak (urtebete pasatu arte) depresioaren murrizketa/ongizate emozionala, egoera fisikoa hobetzea eta haurdunaldiaren aurretiko pisua berreskuratzen laguntzen du. 

Ondorioak:

  • Jarduera fisikoa sendagai bat balitz, sendabide miraridun bat bezala aipatuko genuke, gaixotasun ugari tratatzen eta saihesten laguntzen baitu.
  • Tresna/zerbitzu eraginkorrak sortu behar dira osasun arloko profesionalak pertsona fisikoki aktibo izaten laguntzeko.

info+

Etiketak:

Utzi erantzuna