/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Iritziak

Jarduera fisikoa, estresa eta zahartzaroa

Estresaren definizioen artean gehien gustatzen zaidana hurrengoa da:

Gorputzaren erantzun ez-espezifikoa aldaketa eskaera baten aurrean (The non-specific response of the body to any demand for change).

Erantzun ez espezifikoa mota askotakoa izan ahal da baina bi zatitan banatu dezakegu:

  • Eustresa: geure buruaz jabetzen garenean, gure konfort-eremutik ateratzen, garapen pertsonala hobetzen eta pertsona gisa hazten.
  • Distresa: aurrean dagoen egoerara egokitzeko gai ez garenean. Oro har, mehatxu batek aktibatzen du (barnekoa edo kanpokoa). 

Irudian ikusten den bezala, adina aurrera egin ahala burmuinean gertatzen diren aldaketen ondorioz agertzen diren egoeratara egokitzeko zailtasunak ditugu:

  1. Burmuinak egoeratara egokitzeko duen gaitasuna gutxitzen da.
  2. Aldaketa aurrera eramateko egin behar den esfortzua handitzen da.

Orduan, zer egin dezakegu distresa eustresa bihurtzeko?

Hainbat ikerketen arabera (adibidea)  eragile edo estimulu estresagarri baten dosi txiki edo subletala gai da zelula edo organismo baten erresistentzia areagotzeko. Erantzun honi hormesia esaten zaio eta honela definitu da: agente bat (kimikoa edo ingurumen-faktore bat), dosi altuetan kaltegarria dena, dosi txikien eraginpean zelulan edo organismoan eragin positiboa duenean. Eragile hormetiko ugari daude, eta horien artean jarduera fisikoa dago.

Lortuko al dugu distresari aurre egiteko tresnak (jarduera fisikoa) zahartzaroan eramaten diren politiketan txertatzea?

Info+

Etiketak:

Utzi erantzuna