/ Blogaria: Mikel Bringas / in Iritziak

Jarduera fisikoa haurtzaro eta nerabezaroan

Azken asteotan haur eta nerabeen jarduera fisikoaren maila ezagutzeko hiru argitalpen garrantzitsu plazaratu dira, eta horixe komentatu nahi nuke sarrera honetan.

Osasun Mundu Erakundeak gidatuta eta The Lancet Child & Adolescent Health aldizkarian argitaratutako lanak munduko gaztetxoen (11-17 urte) egoera eta azken urteetako bilakaera aztertzen ditu eta emaitza orokorra ez da batere baikorra: nesken %85ak eta mutilen %78ak ez dute betetzen jarduera fisikoaren gomendatutako gutxienekoa.

Aztertutako herrialdeen artean Espainia ere badago eta bere taldeko estatuekin alderatuz, bere egoera ez da okerrena. Mutilen egoera nahiko ondo azaltzen da, neskena berriz ez.

Txio honetan ikus dezakezue ikerketaren egile nagusiari egindako elkarrizketa:

Aldizkari berean Global Matrix azterketaren buru den Mark Temblay-k azaltzen dizkigu aurreko ikerketaren hainbat muga eta emaitzetan erakusten dituen ezberdintasunak Global Matrix-arekin alderatuta. Bere testuan benetan argia iruditzen zait jarduera fisikoan eragina duten gaurko gizarteko aldaketa nagusien laburpena:

Espainiako egoera hurbilagotik ezagutzeko Gasol Fundazioaren PASOS azterketaren emaitzak argitaratu berri dira. Azterketa honek 8-16 urteko neska eta mutilen obesitatea, bizitza estiloak, sedentarismoa eta jarduera fisikoa aztertzen ditu. EAEko 10 ikastetxetako ikasleek parte hartu dute datuen bilketan. Hurrengo irudiak laburbiltzen ditu jarduera fisikoa eta pantailen erabilerari buruzko datu nagusiak:

Hurrengo irudian erakusten da arazoa hazten dela adinarekin, eta nesken artean mutilen artean baino larriagoa dela:

Eta arazoaren larritasuna adinarekin batera hurrengo irudian garbiago ikus dezakegu:

Eta adina aintzat hartuta, jarduera fisikoa eta pantailen erabileraren arteko harremana, irudi bakar batean adierazita:

Azkenik, Espainian egindako Health Behaviour in School-aged Children (HBSC) ikerketaren emaitzak ikusiko ditugu. Eskolatutako nerabeen (11-18 urte) bizitza estiloak, osasuna eta haien inguruaren ezaugarririk garrantzitsuenak ikertzen ditu HBSC-k, horien barne jarduera fisikoa, emaitzetan jarduera fisiko lasaitik bizira eta jarduera fisiko bizia bereiztuz.

Espainia osoko txostenean, jarduera fisiko lasaitik bizira atalaren emaitzak hurrengo taulan laburbiltzen dira, adina eta sexua bereiztuz:

Irudi batean adierazita:

Eta familiaren erosahalmenarekin nahasturik:

Beraz, mutilak, gazteenak eta erosahalmen handiagoa dutenak, neskak, zaharragoak eta erosmenahalmen txikiagoa dutenak baino aktiboagoak direla ikusten da.

Datu berberak eta modu berean adierazten dira jarduera fisiko biziari dagokionez. Atal honetan ondorio nagusiak ere aipatu berri ditudan berberak dira: 

Taula dinamiko batzuk argitaratu dituzte, erkidegoen datuak aukeran eskainiz. Jarduera fisiko biziaren datuak aurkitu ditzakegu taula horietan. Jarraian gure egoera eta Espainiakoa alderatuta:

Eta infografia batzuetan ere ederki argitaratu dituzte datu nagusiak. Horien artean, jarduera fisikoaren inguruan (zein motatakoa bereiztu gabe), eskola ordutik kanpo astean gutxienez 4 eguneko praktika: Espainian % 34,8ak eta EAEan % 38ak.

Hiru azterketa hauetatik ondorio-kezka nagusi hauek ateratzen ditut:

  • Egoera ez da batere baikorra, batez ere nesken artean.
  • Mugiment egitasmoaren helburua gizarte aktiboa sortzea izanik, ez al dugu hasi etxea teilatutik? Zergatik ez dugu jartzen gure ahalegin handiena ume-gazte aktiboak lortzeko? Hezkuntza Saila, behar zaitugu.
  • Euskal Osasun Inkestaren arabera, txorro-morro-piko-tailo-ke jolasten hazi zirenen artean (egungo helduak) %20a inaktiboa da. Zer gertatuko da Fortnite belaunaldiarekin?

Utzi erantzuna