/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Jarduera fisikoaren gidak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik

Aurreko sarrera batean aurreratu genuen Gipuzkoako Foru Aldundiak baliabide sorta bat argitaratu duela jarduera fisikoaren sustapenean ari garenoi laguntzeko. Oraingo honetan, baliabide hauetako beste bat aurkeztu nahi dizuegu: garaian garaiko kirol aholkuen gidak.

Garaian garaiko gidak

Gida hauek gaixotasunak dituzten pertsonei erantzun egokia ematera zuzenduta daude, hala nola, hipertentsioa, artrosia, diabetesa, depresioa, etab. Guztira 8 gida dira eta horietako bakoitzak lau atalez osatuta dago: gaixotasunari buruzko xehetasunak (zer da, nola eragiten du eta herritarrengan duen intzidentzia tasa), kontutan izan beharreko ohar bereziak, ariketak burutzeko irizpideak, eta azkenik,lotura interesgarriak.

Etiketak:

Utzi erantzuna