/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Jarduera Fisikoaren orientatzaile oinarrizko ikastaroa

Jarduera fisikoaren orientazio-zerbitzuak gero eta gehiago dira. Zerbitzu hauek pertsonen egoera aztertu, eta jarduera fisiko osasungarriak praktikatzera orientatzen dituzte, zer-nolako ezaugarri eta gustuak dituzten aurretik ezagutuz.

Osasun profesionalekin, eguneko zentroekin eta udaleko beste hainbat zerbitzurekin elkar-lanean ari dira besteak beste, inaktiboak diren pertsonak orientazio zerbitzura bideratzeko.

Garrantzitsua da zerbitzu horretan lanean ari diren profesionalek beharrezko ezagutzak eta baliabideak izatea, profesional hauen lana funtsezkoa baita gizarte aktiboa lortzeko.

Dagoeneko funtzio hori betetzen duten eta ezagutzak finkatu nahi dituzten pertsonei zuzentzen zaie ikastaro hau; halaber, jarduera fisikoko orientatzaileen berezko zereginen inguruko prestakuntza jaso nahi dutenei ere bai.

Ikastaroa bi lekutan egingo da, Azpeitia eta Getxo.

AZPEITIAN

IRAUPENA34 ordu (aurrez aurrekoak 24, urrutikoak 10)
AURREZ AURREKO ESKOLEN DATAK Urtarrilaren 25-26, otsailaren 1-2-8-9
ORDUTEGIAOstirala: 16:00-20:00 Larunbata: 9:00-13:00
LEKUABASAZABAL JAUREGIA (Enparan kalea, 18) 20730-Azpeitia (Gipuzkoa) Basazabal-Soreasuko aparkalekua: 5 orduz doan (200 metro)
HIZKUNTZAEuskaraz
PREZIOAPrezio orokorra: 90€Mugiment sustatzaileen ekimenetako kideak “proiektuarekin bat egindako udalerriren batetik badatoz”: 60€ (Izena ematean zehaztu zein ekimenetan parte hartzen ari zaren)* Ikastarora joan ezean edo izen-ematea egiterakoan prezio orokorra ordaintzen bada deskontua ordaindu behar denean, ez da dirua itzuliko.

GETXON

IRAUPENA34 ordu (aurrez aurrekoak 24, urrutikoak 10)
AURREZ AURREKO ESKOLEN DATAK Maiatzaren 10-11-17-18-24-25
ORDUTEGIAOstirala: 16:00-20:00 Larunbata: 9:00-13:00
LEKUAKirolaren Euskal EskolaMakaletako etorbidea, 64 48992 GETXO (Bizkaia)
HIZKUNTZAGaztelaniaz
PREZIOAPrezio orokorra: 90€ Mugiment sustatzaileen ekimenetako kideak “proiektuarekin bat egindako udalerriren batetik badatoz”: 60€ (Izena ematean zehaztu zein ekimenetan parte hartzen ari zaren)* Ikastarora joan ezean edo izen-ematea egiterakoan prezio orokorra ordaintzen bada deskontua ordaindu behar denean, ez da dirua itzuliko.

Azpeitian egingo den ikastaroan izena emateko sakatu hemen.

Etiketak:

Utzi erantzuna