/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Jarduera fisikoaren preskripzioa Donostialdeko ESIan 2019

Pasa den urtean sarrera bat argitaratu genuen gai honi buruz eta 2019an DONOSTIALDEko ESIak erabaki du pertsona nagusiei jarduera fisikoa agintzeko estrategiaren bideragarritasuna aztertzeko proiektuarekin jarraitzea.

Hortaz, jarraipen proiektu bati buruz ari gara. 2018an pertsona nagusiei jarduera fisikoa agintzeko estrategia diseinatu zen. Lan haren ondorioz eta Mugiment egitasmoaren testuinguruan, Donostiako eragin esparruan (5 auzo), Lezon, Oiartzunen, eta Pasaian Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzuak ezarri ziren.

Aurten bilatuko da 2018an egindako inplementazioaren ebaluazioa. Metodologia misto bat erabiliko da (kuantitatiboa eta kualitatiboa) eta 2 helburu nagusi bilatuko ditu:

  • Inplementazio prozedimendua ebaluatu, balorazioa, aholkua, atxikimendua eta parte-hartzaileen aldetik egiten den zerbitzuen erabilera neurtzeko indikatzaile sorta bat erabilita.
  • Diseinatutako preskripzio proposamenaren bideragarritasuna baloratu onargarritasun eta jasangarritasunari dagokionez; bai profesionalen aldetik; baita erabiltzaileen aldetik ere.

Emaitzen berri izan bezain laster, blog honetan bertan argitaratuko ditugu.

Etiketak:

Utzi erantzuna