/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Jokabide aldaketaren inguruko saioa Azpeitian

Unai Arrieta eta Aritz Olagoi psikologoek gidatuta, eta jokabide aldaketa ardatz hartuta, Gipuzkoako jarduera fisikoko orientatzaileek esperientziak trukatzeko aukera izan dute Azpeitian.

Azpeitia SOAF saioa

2018an Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaritzak orientatzaileei zuzenduta antolatzen duen 3. topaketa izan da hau. Aurrekoetan gai ezberdinak jorratu ziren, hala nola, desgaitasuna, osasunaren baldintzatzaileak, deribazio bideak, gizarte ikuspegia edota jarduera fisikoko orientazio zerbitzuen antolaketa.

Kasu honetan, jokabide aldaketa eta alderdi motibazionalak izan dira hizpide nagusiki. Unai Arrieta eta Aritz Olagoi jarduera fisikoan eta kirol gaietan adituak direla aprobetxatuz, eta beraien eskarmentu eta ezagupena baliatuz, saio teoriko praktiko interesgarria osatu dute guztien artean.

Errefortzu positiboak nola eman, autokonfiantza lantzeko tresnak, jarduera fisikoa ez egitearen arrazoien azterketa, jarduera fisiko maila nola neurtu edota pertsona bakoitzaren perfila identifikatzeko bideak izan dira jorratu diren gai nagusiak.

Azpeitia, Lezo, Aretxabaleta, Hondarribia, Donostia, Eibar, Oiartzun eta Bergarako jarduera fisikoko orientatzaileek parte hartu dute saioan.

Prestakuntza jarraiak azaroan izango du hurrengo hitzordua, orientatzaileei zuzendutako 30 orduko ikastaroa antolatuko bait dugu Donostian. Honi buruz informatzeko aurrerago beste sarrera bat argitaratuko dugu.

Etiketak:

Utzi erantzuna