/ Blogaria: Mikel Bringas / in Iritziak

Jolas eta lo gehiago, pantaila gutxiago… eta gurasoak

Argitaratu berri dira Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioak 0-5 urteko umeentzat. Komentatuko dut edukia.

Dokumentua ikusi dudan bezain laster deigarria egin zait zein argia den komunikazioaren ikuspegitik. Zientziaren ekarpena eta erabilera praktikoa zein ondo lotzen diren azpimarratzekoa iruditzen zait.

Era berean, hainbat estatutan egiten ari diren bezala, Canadan edo Australian esaterako, jarduera fisikoa eta sedentarismoarekin batera, loa ere lantzen dute.

Gomendioak 3 adin ezberdinetan bereiztuta daude: urtebete izan arte, 1-2 eta 3-4. Jarraian erakutsiko dizkizuet:

Atalez atal, hauexek lirateke gomendioak:

Gidan aipatzen den bezala “Early childhood is a period of rapid physical and cognitive development and a time during which a child’s habits are formed and family lifestyle habits are open to changes and adaptations.” Bestalde, aulkitxo eta gurditxoen inguruan hainbat aipamen daude testuan, jarduera fisikoaren mugatzaile bezala. Egia da erabilera egokia ez bazaie ematen kaltegarria izan daitezkeela, baina beti ez da horrela izan behar. Gai honen inguruko nire eskarmentua azaldu nahi nizueke.

Ume bat datorrenean, guraso bihurtzen garenean, jarduera fisikorako denbora mugatu daiteke. Kontziliatzioaren neurriak beharrezkoak direla aipatzen da askotan. Gurditxoak horren aldeko tresna ezin hobea izan daitezke eta gero eta familia gehiago konturatzen ari dira, gure inguruan ere bai.

Duela 14 urte, gure lehen gurditxoa Canadan erosi genuen. Europan ez zegoen aukerarik nahi genuen modeloa erosteko. Orain hemen bertan erostea oso erraza da.

Bilatzen ari ginena ezaugarri zehatza bete behar zuen: oso erosoa izan behar zen umea ohean bezain sakon lo egiteko, eta lortu genuen. Modu horretan, umeak lo zeuden bitartean gurasook mugitzeko aukera genuen.

Esaterako, urteetan, San Silvestre lasterketa, umeen lokuluxla ordu berean zenez, urtero korritzen nuen semeak edo alabaklasterketa osoan zehar lo egiten zuten bitartean. Gogoan dut Behobia-SS batean Gaintxurizketan jolas berria asmatu zuela semeak: gurditxo barnean zituen jostailuak ikusleei botatzea. Aldapa bukatu zenean, agian jolasaren nekeagatik, lokartu zen; lasterketa bukatu, helmugako zarata, autobusa hartu etxeratzeko, etxeko atea ireki eta orduan esnatu zen. Hori bai marka!

Jarraian uzten dizkizuet hainbat “inspiring” irudi:

Mugiment “Euskal gizarte aktiboa lortzeko elkarlaneko egitasmoa” dela esaten dugu definizioan. Gizarte baten ohiturak aldatu nahi baditugu oinarria haurtzaroan dago. Lanean hasiak gara ume-gazteen jarduera fisikoa hobetzeko, Kirol-Hezkuntza-Osasun administrazioak batera lan egiten. Argitaratu berria den dokumentu hau erabilgarria egingo zaigu. Zorionak talde sortzaileari egindako lanagatik.

Etiketak:

Utzi erantzuna