/ Blogaria: Mikel Bringas / in Iritziak

Kirol politikak udalerrietan, XI. topaketak

Aurreko astean jardunaldi hau ospatu zen. Jarraian sortarazi zizkidan hainbat hausnarketa.

Azala jardunaldia

Jardunaldia irudietan laburbildurik hemen ikusgai. Hauek jardunaldiko aurkezpenak eta jarraian Twitter-en komentatu genuena:


Lehenik eta behin, eskertzekoa da jardunaldiaren antolakuntza orokorra, eta zoriontzeko modukoa bildutako ikusle kopurua. Hitzaldien inguruan, hainbat gogoeta komentatu nahi ditut.

-ren hitzaldian, umeak eskolatik nola jaso aurkeztu zuen metafora erabat adierazgarria izan zen. Adibide oso garbia azaldu nahi zuena ulertzeko. Hala ere, ezkor samar iruditu zitzaidan bere ikuspegia. Hiritarren nahiak asetzeko ezina, nahitaezko frustrazioarena… ez dut hain garbi ikusten. Gustatuko litzaidake ezagutzea Groningen edo Vancouver-eko hiritarren asebetetze maila bertako mugikortasun aktiboaren politiken inguruan. Edota Danimarkako biztanleena, ingurumen politikei buruzkoa.

Eta gai honekin lotuta, ikusgarriak Juanma Muruak erakutsitako adibideak hirigintza, ingurumena eta jarduera fisikoa uztartzeko.

Eta gaia aldatu gabe, zorionak antolatzaileei emandako oparietan lortutako hobekuntzagatik:

2018-02-18_05-01-03

Irudian, ezkerrean aurreko jardunaldian banatutako oparia: autoaren txiskerorako USB kargadorea. Eskubian, aurtengoan emandakoa: gauez mugitzeko erabilgarria den argia.

Bestalde, bai k bai Juanma Muruak banaketa garbia egin zuten parte-hartze prozesu eta erabakien artean. Arriskutsua iruditzen zait; gaia Twitter-en komentatu genuen.

Jarraian Oihane Agirregoitiaren aurkezpena etorri zen. Bilbao Kirolak-ek komunikazio kontuetan askotan erakutsi du lan handia egiten ari dela, eta oraingoan ere bai.

Baina aitortu behar dut, Red Bull berriz ere Bilbora doala jakinda,  bere hitzaldiak kezkatuta utzi ninduela.

Gogoratu behar dugu Juanma Murua-k azaldu zigula kirola berez ez dela ez ona ez txarra, egingo dugun erabilpenaren arabera dagoela.

Hauxe Osasunaren Mundu Erakundeak esaten duena edari hauei buruz. Ez al da kezkatzeko modukoa?

Garai batean Coca-Cola ohiko babeslea zen kirol ekitaldietan.

Zorionez, denbora aurrera joan ahala, gero eta garbiago dago zer den:

Publizitateak izugarrizko eragina du gure ohituretan. Pilotari nintzela, “Agour” iragarkia zegoen txapa azpian. Imajinatzen al duzue zein den gaur egun nire familiak jaten duen gazta?

Jarraian “Paradigma berriak udal kirolean” hitzaldi multzoa etorri zen. Eta hor benetan paradigma berria erakutsi ziguna “Euskal Kirol Sorgina” izan zen. Hurrengo sarrera batean irakurriko dugu…

IMG_6521

Arratsaldekoan nuen interes handiena. Juantxo Landaberearen azalpena eta jardunaldiko hainbat iritzi entzunda, egoera ez dut garbiagoa ikusten.

Imajinatzen dut denborarekin hobeto ulertuko dudala.

Labubildurik, egun betea, gogoetak partekatzeko aukerarekin.

Animo hurrengo ekitaldirako.

Etiketak:

Utzi erantzuna