/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Kukullaga ikastetxean jarduera fisikoa sustatzeko proiektua

Etxebarri martxan programa abian jarri zenetik, Kukullaga HLHI ikastetxeak laguntza eskaini du Etxebarriko umeen jarduera fisiko maila areagotzeko saiakeran.

Kukullaga HLHI ikastetxeak 2 eta 14 urte arteko ikasleekin harreman zuzena du eguneroko hezkuntza prozesuetan. Egoera honek aukera ugari ematen dizkio ikasleen eta beraien familien mugitzeko ohiturak identifikatu eta hauetan eragin ahal izateko.

Horren harira, eta tokiko diagnosia egin ondoren, ikastetxeak neurri zehatz batzuk ezartzea erabaki du.

Hurrengo lerroetan azalduko dizuegu zertan datzan.

 



Ikasleek, eserita ordu asko ematen dituzte eskolan. Honek, ikasleek jarduera fisikoari buruz duten jarreraz konturatzeko aukera ematen digu.

Honen aurrean, Kukullaga ikastetxeak hurrengo helburuak ezarri ditu Etxebarri martxan dinamikaren barruan tokiko umeen jarduera fisiko maila handitzeko:

  • Ikastetxera datozen ikasleen eta familien jarduera fisiko maila neurtu.
  • Jarduera fisiko gutxiegi erakusten duten egoerak identifikatu.
  • Jarduera fisiko maila baxua erakusten duten egoerak jarduera fisikoko orientatzailearengana bideratzeko proposamena egin.
  • Orientatzailearen bitartez jarduera fisikoa egiteko dauden tokiko aukeren berri eman, deribatu eta familien zalantzak argitu.

Helburu hauek bete arazteko hurrengo prozedurak jarriko dira martxan:

  • Heziketa fisikoko orduak Lehenengo Zikloan areagotu. Astean ordu eta erdi izatetik 2 ordu eta laurden izatera.
  • Tutoretza orduetan jarduera fisikoak duen garrantzia lantzea eta balorazio tresnak ikasleekin batera landu.
  • Eskola orduetan eta eskolaz kanpoko ekintzak irauten duten orduetan, Gorputz Hezkuntzako irakasle bati orduak emango zaizkio jarduera fisikoko orientazioaz arduratzeko. Ordutegia: asteazkenetan 15:00-etatik – 17:00-etara eta ostiraletan 16:00-etatik – 17:30-etara.
  • Hiruhilero, irakasleen eta aholkulariaren arteko koordinazio bilerak egitea.
  • Heziketa fisikoko irakasleen asteroko bilerak egin, orientazio zerbitzura iristen diren kasu desberdinak elkarlanean landu eta jarraipena egiteko.

Mugiment idazkaritza teknikoan uste dugu proiektu hau eredugarria dela eta horregatik beste ikastetxeak animatzen ditugu eredu on hau erreplikatzera.

Etiketak:

Utzi erantzuna