/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

“Lehen urrats” txostena

Kirol lege berrian jarduera fisikoaren sustapena arautzea adosteko txosten bat osatu da. Azalduko dizuegu.

oin-berdea

Aurreko sarrera batean aipatzen zen bezala, 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena aldatzeko prozesua abian da.

Jarduera fisikoaren sustapena lege horretan tokia izatea proposatu da. Proposamena adosteko, eztabaidaren abiapuntu bezala, txosten hau idatzi da.

Txostena, esan bezala, abiapuntua baino ez da. Gure ustez eztabaida bideratzeko errazagoa izan daiteke proposamen zehatz batetik abiatuta, 0tik hasita baino.

Txostena azterketa dokumentala eta elkarrizketak eginez osatu da.

Txostenean erabilitako elkarrizketen aipamenak audio honetan bildu dira:

 

Ir a descargar

Ekainaren 4an Mugiment Euskadi koordinazio bileraren bigarren zatian txostena azalduko dugu, eta hortik aurrera bide luze berri bat zabalduko da.

Mila esker txostenaren elkarrizketetan parte hartu duzuen guztioi.

Etiketak:

Utzi erantzuna