/ Blogaria: Mikel Bringas / in Iritziak

Lehen Urrats txostenaren bukaera

Lehen Urrats txostenaren azken bertsioa argitaratu berri dugu.

Txostenean erreferentzia ugari aurkezten dira eta bertsio honetan 56 berri gehitu dira.

Ekarpen berrien aurrean “(4.0)” testua aurkituko duzue, beraz, interesa izan ezkero, erreferentzi berriak aurkitzea oso erraza da (ctrl+F bilaketa egiteko).

Bestalde, hemen azaltzen genuen bezala, #EreduOnak traolen bidez ere erreferentzi gehiago pilatzen ari gara.

Txosten honen lehen bertsioaren idazketaren hasieratik azkenengo bertsioa argitaratu arte 15 hilabete igaro dira. Tarte honetan, EEAn jarduera fisikoaren sustapenaren arautzeko beharrarekin gero eta pertsona gehiago ados daudela uste dut. Bide horretan txosten hau ekarpen erabilgarria izan delakoan nago.

Hurrengo urratsa Legearen tramitazioa abian jartzea izango da. Ea adostasun zabala jasotzen duen eta behar den abiadurarekin aurrera egiten duen.

Txosten honen idazketan lagundu didazuen guztioi mila esker.

Etiketak:

Utzi erantzuna