/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Lourdesko ama ikastetxea: jarduera fisikoaren aldeko benetako apustua

Lourdesko Ama Ikastetxeak apustu ikaragarria egin du azken urteotan Jarduera Fisikoaren alde. 2015etik ikastetxe honetan Lehen hezkuntzan (LH) bikoiztu egin da Gorputz Hezkuntzako ordu kopurua eta Bigarren Hezkuntzan (DBH) ordu bat astean gehitu da.

Horretaz gain, Jarduera Fisikoa sustatzeko ekimen bat sortu da jolas-orduetarako eta jan-orduetarako.

Azkenik, Jarduera Fisikoaz aparte elikadura osasungarria ikasle eta gurasoen artean sustatzeko ekimen batzuk burutu dira.

GORPUTZ HEZKUNTZA ETA DANTZA

Lourdesko Ama Ikastetxea Elorrion kokatuta dago eta langileen kooperatiba bat da. Ikastetxea txikia denez, Gorputz Hezkuntzako saioetan 2 kurtso elkartzen dira (LH 1-2, LH 3-4, LH 5-6, DBH 1-2 eta DBH 3-4).

Orain dela 5 urte, Lourdesko Ama Ikastetxean horrela zeuden banatuta Gorputz Hezkuntzako orduak:

  • LH: 2 saio. Saio bakoitza 55 minutukoa eta egun desberdinetan.
  • DBH: 1-2: 2 saio. Saio bakoitza ordu batekoa eta egun desberdinetan.
  • DBH: 3-4: Saio bat astean ordu batekoa.

Hortik aurrera eta jarduera fisikoaren garrantzia ikusita, hurrengo pausuak eman ziren.

Lehenik, DBH 3. eta 4. mailan astean bi saio ematea erabaki zen. Gorputz Hezkuntzako onurak argudiatzeko, irakasleek, hainbat ikerketa eta artikulu aztertu zituzten eta aurkeztu zenizkieten zuzendaritzari konbentzitzeko asmoarekin.

Bigarrenik, 2015. urtean eskolako Zuzendaria dantza curriculumaren barruan sartzea proposatzen zen hitzaldi batera joan zen. Bertan proposatzen zuten. Ondorioz, eta dantzak dakartzan onurak ikusita, proposamena aztertu zen eta azkenik LH-an dantza sartzea erabaki zen. Laguntza espezializatuta jasotzeko eta klaseak emateko, Durangoko L’Atelier dantza eskolako zuzendariaren laguntza lortu zen. harremanetan jarri ziren. Dantzan LH 1 eta 2ko ikasleak, bakoitza bere aldetik, dantza saioak jasotzen hasi ziren. Beraz, LH 1 eta 2ko ikasleek, Gorputz hezkuntzako 2 saioez gain, dantza saio bat egiten hasi ziren astean.

Hirugarrenik, 2016. urtean maila guztietan Gorputz Hezkuntzako saio bat gehitzea erabaki zen, Gorputz Hezkuntzak ikasleengan duen eragin positiboak ikusita.

Gauzak horrela, gaur egun Gorputz Hezkuntzako 3 ordu dituzte eskolako haur guztiek. Saioak horrela banatzen dira:

  • LH: astean behin 1h40’ko saio bat eta 50’ko beste bat.
  • DBH: astean behin 1h50’ko saio bat eta 55’ko beste bat.

Horretaz gain, LH 1. 2. 3. eta 4. mailan, Gorputz Hezkuntzako 3 orduez gain, dantzako beste saio bat egiten dute.

JOLAS-ORDUAK

Bestalde, jolas-orduetan LHko ikasleek aukera dute LH 5. eta 6. mailako bolondresek prestatutako jarduera fisikoetan parte hartzea. Parte hartzea borondatezkoa da (ez derrigortua). LH 5. eta 6. mailakoak arduratzen dira materiala ateratzeaz, banatzeaz eta sartzeaz

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Eskolak jarduera fisikoari garrantzia handia ematen dionez, horrek eragina du eskolaz kanpoko jardueren eskaintzan. Ikastaro hauek ez daude ikasleei zuzenduta bakarrik, baita gurasoei ere. Horrela, umeek beren eskolaz kanpoko ekintzak egiten dituzten bitartean gurasoek ere aukera dute jarduera fisikoa egiteko.

IKASLEENTZAKO NAGUSIENTZAKO
KICK BOXING

X

X

KARATEA

X

BALLETA

X

DANTZA

X

YOGA

X

X

GIMNASIA ERRITMIKOA

X

TAICHI

X

HIPOPRESIBOAK

X

GOMAK

X

LUZAKETAK

X

GYROKINESIS

X

GORPUTZ KONTZIENTZIA

X

ELIKADURA OSASUNGARRIA

Osasunari eta elikadurari ere garrantzia handia ematen zaionez, Osakidetzarekin adostutako hitzaldi batzuk egin ziren eskolan, PVS programan kokatuta. Hitzaldi horietan elikadura osasungarriari buruzko gaiak korratu ziren, irakasle zein gurasoei zuzenduta. Horretaz gain, jantokiko menuak aztertu ondoren aldatu egin ziren, eta egunaren arabera afari egokienak zeintzuk izan beharko liratekeen proposatu zitzaien gurasoei.

Neurri hauekin guztiekin, Lourdesko Ama ikastetxea, hezkuntzaren arloan adibide ikaragarria da ohitura osasungarrien sustapenean etorkizunezko helduen artean.

Etiketak:

Utzi erantzuna