/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Malmasin 365

Basauri Sano Bizi, Tokiko Osasun Sareak #malmasin365 erronka jarri du martxan. Ekimenaren xedea, urteko egun guztietan, Malmasin mendira gutxienez igoera bat egitea da. Apirilean hasiko da erronka, eta urtebete iraungo du. Hilero, argazki berezi edo originalena sarituko da.

Sari gisa, herriko elkarte eta kirol klubek dohaintzan emandako opariak banatuko dira. Horien artean, bi sari berezi nabarmentzen dira: bata urrian emango da, “San Faustoak” direla baliatuz, eta bestea erronka amaitzean, 2020ko apirilean, VII. Kaleroko Mendi martxarekin bat eginez.

Nola parte hartu:

  1. Basauri Sano Biziren jarraitzailea izan Instagram-eko edo/eta Facebook-eko kontuan (@basauri_sano_bizi).
  2. Argazki bat igo Facebook edo Instagram-era Malmasin mendiaren tontorrean. Gutxienez, pertsona bat agertu beharko da.
  3. Basauri Sano Bizi etiketatu eta #malmasin365 hashtag-a idatzi.

INFO+

Etiketak:

Utzi erantzuna