/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Mondragon Unibertsitateko bizikleta mailegu zerbitzua berria

Mondragon Unibertsitatea mugikortasun aktiboa sustatzeko kanpaina berri bat diseinatzen ari da, Europako Mugikortasun Astearen ondoren. Pasa den ikasturtean, bizikletaren mundu mailako eguna ospatzearekin batera, bizikleta mailegu zerbitzua jarri zuen martxan.

Zerbitzuaren helburua da, herri barneko desplazamenduak era jasangarri eta osasuntsuan egitea, Osasunaren Mundu Erakundeak proposatzen duenarekin bat eginez.

Zergatik mugitu bizikletaz?

  • Bizikleta garraiobide jasangarri, erraz, eskuragarri, fidagarri, garbi eta ekologikoa da, ingurumena zaintzen laguntzen du eta osasunari mesede egiten dio.
  • Bizikleta garapen tresna bezala erabilgarria izan daiteke, ez soilik garraiobide bezala, baizik eta hezkuntzara, osasunera era kirolera sarbide bezala.
  • Bizikleta eta erabiltzailearen arteko erlazioak sormena eta gizarte parte-hartzea sustatzen ditu; era berean, txirrindulariari bere herriko ingurunea ezagutzen laguntzen dio.
  • Mugikortasun jasangarriaren ikurra da eta ekoizpen zein kontsumo jasangarria sustatzeko mezu positiboa bidaltzen digu; gainera, klimaren gain ere positiboki eragiten du.

Zerbitzuak ezaugarri ezberdinak izango ditu fakultatearen arabera. Hauek ezagutzeko hemen kontsultatu.

Ikasturte bukaeran zerbitzuak izandako emaitzak datuetan emango dizkigute eta guk blog honetan kontatuko dizuegu.

Etiketak:

Utzi erantzuna