/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Mugi Mundaka: Mundakako jarduera fisikoko orientazio zerbitzua

Beste urrats garrantzitsua #PertsonaAktiboak lortzeko, kasu honetan Mundakan egindakoa.Mugi Mundaka programaren barnean abenduaren 4an Mundakako jarduera fisikoko orientazio zerbitzua abiatuko da.

Mundakako osasun zentroarekin bilera batzuk egin ostean, osasun arlotik egingo den deribazio bidea definitu da. Tokiko mediku eta erizainak 50 urte baino gehiagoko pertsona inaktiboak bideratuko dituzte orientazio zerbitzura.

Arantza Gondra, Mundakako kirol teknikaria, izango da jarduera fisikoko orientatzailea. Asteartetan osasun zentroan egongo da, 11:15etatik 12.:15etara, eta kiroldegian, 18:00etatik 19:00etara.

Mediku edo erizainek bidalitako herritarrei osasun zentroan bertan emango zaie hitzordua.

Jarraitu Twiter-en #MugiMundaka jarraipena egiteko.

Zorionak Mundakako udalari eta animo Arantza orientatzaileari.

info+

Etiketak:

Utzi erantzuna