/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak / Iruzkin 1

Mugi Tolosa ekimenak laugarren edizioa beteko du

Mugi Tolosa ekimenak ekainean amaituko du laugarren edizio arrakastatsua, festa eta opari banaketa tarteko, eta urrian ekingo dio ikasturte berriari. 8 dira ibilbideak, eta sedentarismoari bizkar eman eta ohitura osasungarriak lortzea dute helburu.

Mugi_Tolosa_1

Ekimenak, inguruko jendearekin erlazionatzeko aukera ematen duela nabarmendu dute antolatzaileek. Hori lortzeko, ohiko moduan, bi hitzordu ezarri dira: asteazkenero 10:30etan eta 11:00etan, Zerkausian. Saio bakoitzaren antolaketa lana elkarte ezberdinen eta Udalaren artean elkarbanatzen da. Parte-hartzaileei txartel bana ematen zaie, eta ibilbide bakoitza osatzean zigilua ezartzen zaie.

Ibilbide motzenak 543 metro ditu eta luzeenak, berriz, 7 kilometro. Guztiak iraupen eta parte-hartzaileen gaitasuna kontuan hartuta daude diseinatuak, betiere, irisgarritasuna bermatuz.

Azken ikasturte honetan 31 irteera egin dira eta guztira 345 lagunek parte hartu dute, iaz baino 63 gehiago. Saio bakoitzean, bataz besteko parte hartzea 135 pertsonakoa izan da: 172 lagun azaldu dira egun onenean eta 59 kaxkarrenean. %65 emakumeak izan dira eta %35 gizonak. Adinari dagokionez, esanguratsua da 75 urtetik gorakoak direla parte hartzaileen %25.

Bolondresen lana azpimarratu du Udalak. Hainbat taldetako kideak aritu dira laguntzen: Iturriza, Harizpe eta Beti Gazte jubilatu elkarteak; Ilarki elkartea, Goienetxe Fundazioa, Gurutze Gorria, Iurramendi Egoitza, Uzturre Asistentzia Gunea, Osasun Publikoa, Osakidetza eta Nagusilan. Nabarmentzekoa da ere Tolosako ikastetxeak ematen ari diren laguntza. Gazteak eta adinekoak elkar-batzeak, emaitza emozional ezin hobeak ekarri dizkie batzuei eta besteei.

Etiketak:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna