/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Mugi Txorierri Orientazio Zerbitzuko lehen datuak

Ekainean Txorierriko Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzuaren ibilera berriaren lehen 6 hileak bete dira. Sarrera honen bitartez denboraldi honetan lortutako datu adierazgarrienen berri eman nahi dizuegu.

6 hilabete hauetan zehar 56 pertsonek, %53,7 gizonezko eta %46,3 emakumezko, hartu dute parte programan. Parte-hartzaileen bataz besteko adina 57,9 urte izan da.

Jarduera fisikoaren maila neurtzen duen IPAQ galdetegiaren bidez jasotako datuen arabera, parte hartu duten pertsonen %70,4 inaktibo izatetik aktibo izatera igaro dira.

Horrela, zerbitzuaren erabiltzaileek eginiko jarduera fisiko kantitatea, bataz beste, asteko 856 MET-min* handitu da. Datu hau ulertze aldera, honek suposatzen du astean ibiltzen ematen duten denbora 4 ordutan handitzea.

Datu hauek aintzat hartuz, JFOZ badirudi eredu ona izan daitekeela Txorierriko biztanleen jokabide aldaketa lortzeko. Orain dugun erronka da aldaketa hori denboran mantentzea, hau, garrantzia kendu behar ez diogun alderdia delako.

Zorionak Txorierri eta zorionak Aitor, orientatzailea, egindako lanagatik!

Etiketak:

Utzi erantzuna