/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Mugi Txorierri: Txorierriko jarduera fisikoko orientazio zerbitzua

Beste urrats garrantzitsua #PertsonaAktiboak lortzeko, kasu honetan Txorierrin egindakoa.Mugi Txorierri programaren barnean Mankomunitateko jarduera fisikoko orientazio zerbitzua martxan jarri da.

Aitor Mayordomo Txorierriko herritarrei aktiboak izanarazteko arduraduna izango da. Jarduera fisikoko orientazio zerbitzua Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko udalek egingo dute.

Asteko egun bakoitzean Mankomunitateko udalerri ezberdinetan egongo da arratsaldez aholkularitza ematen, ondorengo eskema jarraituz:

  • Astelehenean: Sondika (16:00etatik-20:00etara)
  • Asteartean: Derio (16:00etatik-21:00etara)
  • Asteazkenean: Loiu (16:00etatik-18:00etara)
  • Ostegunean: Lezama (16:30tik-18:20tara) y Larrabetzu (18:40etatik-20:00etara)
  • Ostiralean: Zamudio (16:00etatik-19:00etara)

#MugiTxorierri bidez Twitter-en egingo dugun jarraipena ikus dezakezue.

info+

Zorionak Mankomunitateari eta animoak Aitor orientatzaileari.

Etiketak:

Utzi erantzuna