/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

mugiamurrio: Amurrioko jarduera fisikoko orientazio zerbitzua martxan da

Unai Arrieta izango da mugiamurrio ekimenak martxan jarri duen jarduera fisikoko orientazio zerbitzuaren gidaria.

IMG_6641

Amurrioko Osasun Zentroarekin hainbat bilera egon ostean, osasun arlotik egingo den deribazio bidea definitu da. Mediku eta erizainek inaktiboak diren pertsonak bideratuko dituzte orientazio zerbitzura.

Hortaz gain, bere kabuz zerbitzua erabiltzea nahi duten herritarrek ere zabalik izango dute atea. Edonork eska dezake hitzordua. Baldintza bakarra da jarduera fisikoa egiten hasteko gogoa eta kemena.

Unai Amurrioko Kultur Etxean egongo da ostegunetan 17:00etatik 19:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara.

Osasun Zentrotik bideratuta ez doazen herritarrentzat hitzordua eskatzeko bi bide daude: telefonoz 619411732 (Unai zuzenenan) eta 945891450 (Kultur Etxea) telefonoetan edota mezu bat bat bidalita mugiamurrio@gmail.com helbidera. Mediku edo erizainek bidalitako herritarrei Osasun Zentroan bertan emango zaie hitzordua.

Etiketak:

Utzi erantzuna