/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Mugiment Debagoiena eskualdean

Gogor ekin diote debagoiendarrek 2019ari; izan ere, jarduera fisikoko hiru orientazio zerbitzu berri jarri dituzte martxan: Bergarakoa, Arrasatekoa eta Oñatikoa hain zuzen ere, eta, Mondragon Unibertsitatea Mugiment sustatzaile bilakatu da.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan 24 orientazio zerbitzuk dihardute lanean. Gehienek ibilbideari 2018an ekin bazioten ere, bailara honetan, Aretxabaletako udala izan zen aitzindari, 2016an jarri baitzuen abian AtxabaltaMugi ekimena. Esan bezala, orain atxikitu dira Bergarako “Gelditzeke”, “Bagoiez Arrasate” eta Oñatin “Poz” jarduera fisikoko orientazio zerbitzuak.

Jarduera fisikoko orientazio zerbitzuak pertsona inaktiboei zuzenduta daude, hau da, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ezarritako gutxieneko jarduera fisiko maila egiten ez duten herritarrei; izan ere, sedentarismoari aurre egin eta herritarrak jarduera fisikoa egitera bultzatzea dute helburu.

Jarduera fisikoko orientazio zerbitzuez gain, eskualdeko beste erakunde batzuk ere, Mugiment egitasmoaren bultzatzaile dira: Arizmendi Ikastola, Ulma, Athlon eta sustatzaile egin berri den Mondragon Unibertsitatea, besteak beste.

Etiketak:

Utzi erantzuna