/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Mugiment egitasmoa Araban

Jakina da Arabako ezaugarri geografiko eta demografikoek eragin zuzena dutela lurralde honetan garatzen diren politiketan, baita jarduera fisikoaren sustapenean ere. Mugiment egitasmoa ez da salbuespena, baina poliki-poliki, proiektua indarra hartzen ari da herri ezberdinetan.

Vitoria-Gasteiz hiriburuak lurralde osoko biztanleriaren %75a inguru batzen duen arren, beste eskualdeetako udalerri ezberdinak Mugiment sustatzaile bihurtu dira eta ekimen ezberdinak garatu.

Hemen batzuk: Alegria-Dulantzi, Amurrio, Arratzua-Barrundia, Kuartango, Laudio, Legutio, Urkabustaiz, Valdegovía, Zigoitia eta Zuia.

Araba ere mugitzen ari da, baina oraindik erronka ugari ditugu bertan, esaterako, Aldundiko Kirol Zerbitzuarekin elkarlanean sakontzea, Mendialdeko eta Arabar Errioxako Udaletara iristea edota orientazio zerbitzuen hedapena.

2019 honetan aurrerapauso gehiago emateko irrikan gaude!

Etiketak:

Utzi erantzuna