/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Mugiment Gipuzkoa, azken argitalpenak

Lehenago Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak argitaratutako baliabideen berri eman genizuen. Tarte honetan, baliabide bilduma handitzen joan da proposatzen dituzten arloa ezberdinetan.

Garaian garaiko kirol aholkuen giden atalean, adibidez, lehenago argitaratutako 9 fitxei beste hainbeste gehitu zaizkie.

Orientazio zerbitzuen 2018ko txostena eskuragarri dago xehetasun guztiekin.

Aldundiak, Gipuzkoako kirol-eragileei ondorengo zerbitzu karta eskaintzen die beren kirol-jardueretan aniztasun funtzionaleko herritarrak txertatzeko.

Hala ere, ekitatearen arloan argitaratu dituzten dokumentuak irakurtzea gomendatzen dizuegu. Gipuzkoa ahalegin berezia egiten ari da azken urteotan arlo honetan eta hori bere lanetan islatzen da.

Hemen informazio guztia. Merezi du baliabideak aztertu eta aintzat hartzea!

Etiketak:

Utzi erantzuna