/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak / Iruzkin 1

Mugiment Gipuzkoa; buru-belarri sektore arteko elkarlana sustatzen

Gipuzkoan jarduera fisikoko orientazio zerbitzuen aldeko apustu sendoa egiten ari gara udalak, osasun teknikariak, kirol zerbitzuak edota gizarte zerbitzuak, besteak beste. Zerbitzuak berak herritarrentzat suposatuko duen abantailaz harago, aitzakia ezin hobea izaten ari da sektore arteko elkarlana sustatzeko.

Hondarribia-osasun-zentroa-3

Jarduera fisikoko orientazio zerbitzuak hedatzen ari dira dira Gipuzkoan barrena. Gai honi buruz aurrerago beste sarrera batean hitz egingo dugun arren, oraingoan zerbitzu hauek zeharka dakartzaten beste onura batean jarri nahi dugu atentzioa: lankidetza.

Mota honetako zerbitzu batek arrakasta izan dezan, ezinbestekoa da eragile ezberdinen arteko elkarlana ongi jostea. Kontutan izan behar dugu, orientatzailearengana iristen diren erabiltzaile asko beste eragile batzuengandik deribatuta doazela.

Horrek, derrigorrez, lan horretan ari diren pertsona guztien arteko koordinazio egokia eskatzen du. Hauek, bereziki, osasun arlokoak, gizarte zerbitzuetakoak eta hezkuntza sistemakoak dira gaur egun.

Lankidetza eta koordinazio hau hobetzeko helburuarekin, aste hauetan zehar hainbat bilera burutu dira Gipuzkoako udaletxe eta osasun zentro ezberdinetan. Eta ez dira azkenak izango; datozen asteetarako makina bat bilera daude aurreikusita elkarlan honetan sakontzen jarraitzeko.

Etiketak:

Iruzkin bat

  • Mikel Bringas

    Sarrera honetan erakusten den irudia, nire ustez oso-oso esanguratsua da. Aldaketa garaian gaude, eta horretarako kirol eta osasun profesionalen elkar-lana behar-beharrezkoa da. Argazkian argi eta garbi ikusten da txandaldunek batadunen arreta lortu dutela. Ez da gutxi. Duela urte batzuk ez dut uste hain erraza zenik.

Utzi erantzuna