/ Blogaria: Alex González / in Iritziak

Mugiment hitzaldia Gaztela eta Leonen

Aurreko ostiralean, Gaztela eta Leongo kirol formakuntza eta eguneratze jardunaldia zela eta, Mugiment egitasmoari buruzko hitzaldia eskaini nuen Burgosen. Horren inguruko hainbat hausnarketa plazaratuko ditut.

Hitzaldian, Gaztela eta Leongo kirol teknikariek, Euskadiko jarduera fisikoaren sustapenaren antolaketa nolako den eta Mugiment egitasmoaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten.

Hau horrela izanik, gure eredua aurkeztu nuen, Mugiment sareen eta orientazio zerbitzuen kontzeptua nabarmenduz. Oro har, izugarri gustatu zitzaien gure sareen eredua eta komentatu zidaten oraindik horrelako lankidetzarik ez dela existitzen beraien udalerrietan. Esaterako, Villasana de Menako eskualdeko ordezkaritzak, Mugiment sareen eredua ikusi eta gero, bertan ere tokiko sarea eratzeko interesa erakutsi zuen.

Gauzak horrela, esperientzia ona izan da beste lekuetako teknikarien artean Mugiment egitasmoa balioan jartzen dela ikustea.

Bestalde, izugarri poztu nintzen Kepa Lizarragaren presentziaz. Bere hitzaldia oso entretenigarria eta energiaz beteta izan zen.

Keparen hitzaldiaz gain, oso interesgarria iruditu zitzaidan Vallecasen egiten ari direna. Bertan, osasun zentroetatik eta gizarte zerbitzuetatik deribazio programa bat dute 2013tik , “Vallecas activa” izenekoa, eta oso adibide ona da nola diru gutxiarekin gauza handiak, politak eta eraginkorrak egin daitezkeen ikusteko.

Hemen hitzaldiaren aurkezpena eta Twitter-en mugitu zena.

Mila esker antolatzaileei gonbidapena luzatzeagatik.

Etiketak:

Utzi erantzuna