/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Mugiment sareetarako gida: zure ekarpenak ongi etorriak dira

Mugiment sareetarako gida lantzen ari gara eta zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira.

azala sare gida.pptx

Orientazio zerbitzuetarako gidan egin genuen bezala, bigarren honetan ere, Mugiment idazkaritza teknikoak lehen bertsioa sortu ondoren, gida hobetzeko Mugiment sustatzaile guztien ekarpenak ongi etorriak izango dira eta aintzat hartuko ditugu.

Ekarpenak egiteko, hauxe da aintzat hartu beharrekoa:

  • Epea: martxoak 16 arte jasoko ditugu. Hortik aurrera aztertuko ditugu eta gidaren lehen bertsioaren behin betiko dokumentua argitaratuko dugu.
  • Nola: ekarpenak dokumentuan bertan idatzi behar dira iruzkinak bezala. Mesedez ez bidali ezer e-postaz, ezta beste bidetik. Gure ustez, gaur egun ez dira bide egokiak auzolanez dokumentuak sortzeko eta aurreko gidan erakutsiko da horrela dela. Iruzkinak idazteko baimenik ez baduzu, mesedez eskatu baimena (nor zaren azalduz) eta berehala emango dizugu. Gogoratu horretako Google kontu bat behar duzula.
  • Zer proposatu: eskertzen dugu asko proposamen zehatzak egitea. Txertatu nahi den testua idazten bada oraindik hobeto.

Aurreko gidan egin genuen bezala, bigarren honekin batera ere beste bideo bat sortuko dugu.

Aldez aurretik, mila esker zuen ekarpen guztiengatik.

Etiketak:

Utzi erantzuna