/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Mugiment Sareetarako gida

Mugiment egitasmoak jarraitzen dituen lan ildoen artean Mugiment Sareak sustatzea dago. Sareak Udalerriko eragile ezberdinez osatutako taldea da (hala nola, kirol zerbitzua, gizarte zerbitzuak, osasun langileak, berdintasun arloko eragileak, herriko elkarte ezberdinak eta noski, herritarrak). Zeharka eta ikuspegi aniztasunean oinarrituta, jarduera fisikoaren sustapenaren inguruan lanean jarduten dute, beti ere, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko helburuarekin.

azala sare gida.pptx

Gero eta gehiago dira sareak sortzen  ari diren udalerriak. Udalei ahal den neurrian laguntzeko helburuarekin gida bat sortu dugu. Formatu digitalean dago eskuragarri eta ekarpen berriei irekita jarraitzen du, aldiro-aldiro, edizio berrituak argitaratzeko ideiarekin. Horregatik, zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira ondorengo helbidean:  mugiment@mugiment.eus

Gida hau, sarea sortzeko lana burutuko duten profesionalei zuzenduta dago eta, baita ere, zerbitzuaren kudeaketan edo bere garapenaren edozein fasetan arituko diren pertsonei. Irakurlearen eskura jarri nahi ditugu pertsonak aktibo bihurtzeko lan neketsuan lagundu dezaketen material, baliabide eta ideia ezberdinak, beti ere, proposamen apal gisa. Eduki egokienak edo zuen interesekoak direnak bakarrik aukeratu ditzakezue.

Lehen atalean Mugiment egitasmoa azaltzen dugu eta jarduera fisikoa eta bere testuingurua ulertzen lagunduko diguten hainbat kontzeptu birpasatzen dira. Bigarren atalean sareak zer diren azaltzen da eta hirugarrenean sareak sortzeko prozedurak aipatzen dira.

Nahiz eta honek zailtasunak eragin ditzakeen, dokumentua ez inprimatzera animatzen zaituztegu. Jarduera fisiko eza gizartearen arazoa den moduan, ingurumenaren zaintza ere kontutan izan behar dugu.

Mugiment sareak zer diren laburbildurik ulertzeko bideo hau lagungarria izan daiteke:

Etiketak:

Utzi erantzuna