/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Mugitu eta garbitu, biak batera

Lezoko Xoxolur eremuan garbiketa egin zuten irailaren 23an, Xoxolur Lezo mendi taldeak eta Lezoko Udalak antolatuta. Europako Kirol Astearen barnean antolatutako ekintza izan zen.

europako-mugikortasun-astea-lezo-2017

MuittuLezo duela bi urte inguru sortutako ekimena da. Bere helburuen artean dago Lezoko herritarren artean jarduera fisikoa sustatzea eta horretarako tresnak eskaintzen ditu. Bere sorreratik, Mugiment partaide dira eta askok eredugarritzat dugun lan dinamika sortzea lortu dute.

Irailaren amaieran Europa osoan ospatzen den kirol astearekin bat eginez, aste guztian zehar hainbat ekintza antolatu zituen MuittuLezok. Hauen artean, Lezoko Xoxolur ingurura mendi txango bat egin zuten. Jardueraren helburua ez zen bakarrik izan mendian ibiliz gozatzea. Hori egiten zuten bitartean inguru haietan pilatutako zaborrak jaso zituzten.

Jarduera fisikoaren sustapenak dituen ahalmenaren erakusgarri da adibide hau. Jarduera fisikoa egitea helburu bat izateaz gain, beste helburu garrantzitsu batzuk lortzeko tresna ere bilakatu dezakegu. Honek, dimentsio zabalago bat lortzen lagunduko digu, bide batez, pertsona gehiagorengana iristeko aukerak irekiz.

Hobeto ulertzeko, Hamaika Telebistaren hurrengo bideoa ikus dezakezu:

Etiketak:

Utzi erantzuna