/ Blogaria: Mikel Bringas / in Iritziak

Nafarroako gazteriaren errealitatea ezagutuz

Argitaratu berria da “Juventud y deporte Navarra 2019” azterketa. Horren eduki deigarrienak komentatu nahi ditut sarrera honen bidez.

Jarduera fisikoa sustatzeko ditugun arazoen artean ebaluazioaren hutsuneak nabarmentzen ziren egin genuen AMIA azterketaren ahulezietan.

Gure datuak ez baditugu, antzeko gizarteenak ezagutzea lagungarria izan daiteke. Nafarroa horietako bat da. Horregatik, aurkeztu berria den argitalpena aztertuko dut.

Argitu beharreko lehen gaia da erabilitako terminologia. Interpretatzen dut kirola, jarduera fisikotik kanpo ulertzen dutela batzuetan, baina beste batzuetan ez. Terminologiaren arazoa ohikoa izaten da era hauetako azterketetan, eta honetan ere zailtasun bera aurkitu dut. Hauxe Mugiment egitasmoan erabiltzen duguna:

Datuetan sarturik, emakumezkoak ez daude gizonezkoak bezain gustura egiten duten kirolarekin, gehiago egin nahiko lukete:

Deigarria egiten zait gizonezkoek emakumezkoek baino gehiago baloratzea kirolak eskaintzen duen lagunekin egoteko aukera:

Beste toki batzuetan ez da horrelakoa izaten, gutxienez haurren artean. Adibidez:

Garbi da lehiaketa kutsua, gutxiago gustatzen zaiela emakumezkoei gizonezkoei baino:

Kirola gehien lotzen den kontzeptuarekin osasuna da. Bestalde, 3tik batek ez du uste berdinatasuna lortzeko bidea denik:

Azterketan “jarduera fisikoa” bezala ulertzen den atalean ia ez dago ezberdintasunik emakumezko eta gizonezkoen artean:

Gogoratu nahi dut CSDk sorturiko lan taldearen (Grupo de trabajo sobre hábitos saludables-promoción de la actividad física y el deporte beneficiosos para la salud) azken bileran jaso genuen informazioa: “Respecto a la tasa de actividad física beneficiosa para la salud, se sitúa en un 65%, y en este caso la brecha de género está a punto de desaparecer, con porcentajes muy similares en hombres (66%) y mujeres (63%)”.

Egindako jardueraren inguruan, gutxi batzuk jasotzen dituzte erantzun gehienak:

Imajinatzen dut zaharragoak diren pertsonei galdetu ezkero goian dauden jarduerak goian mantenduko liratekeela, ordena aldatuz.

Neska eta mutilen artean, alderik handiena oinez ibiltzean erakusten da:

Bestalde, interesgarriak dira zehazten dituzten profilak egindako jardueraren arabera:

“Sedentario” esaten denean ulertzen dut adierazi nahi dela “pertsona inaktiboa”.

Ondorengoa ikusita, hau bada gazteen errealitatea, zein izango da nagusiak izango direnean? Lehiaketa kirolak zer nolako etorkizuna du?

Mugitzeko motibazioan, sexu eta adinaren arabera oso aldakorra da:

Aldagai hauek eragina dute ere denboraren azterketan:

Hurrengoa iruditzen zait aintzat hartzekoa izan behar dela jarduera fisikoaren sustapenerako politiketan:

Eta hurrengoa ere ezin dugu ahaztu:

Aurreko galderak ikusita, merezi du gogoratzeak bideo hau:

Ez mugitzeko arrazoien inguruan, ohiko den bezala, denbora da nagusi:

Gazteak izanik hori bada arrazoi nagusia, zer gertatuko da zaharragoak izango direnean? Denboraren kudeaketak ez al luke garrantzi gehiago izan behar hezkuntzaren edukietan? Adibide bat kontrako muturrean:

Eta sexuen arabera bereizten denean, deigarriak dira denbora, nagikeria eta batez ere osasun emaitzak.

Bukatzeko, asko gustatu zait ikustea kirol apostuen gaia ere sartu dela azterketan gizarte arazoen artean. Nire ustez kontu honen larritasuna ez da askotan salatzen, eta aurkako neurriak beharrezkoak dira.

Zorionak egilei hain modu argian eta ulergarrian azterketa azaltzeagatik.

Etiketak:

Utzi erantzuna