/ Blogaria: Neritzel Albisua / in Iritziak / 2 iruzkin

Neuroheziketa fisikoa

Neurozientziaren ikuspuntutik esan dezakegu jarduera fisikoak eragin zuzena duela garunarengan.

images

Ariketa fisikoa egiterakoan odol jarioa handitu egiten da, oxigeno gehiago kontsumitzen da, garun-masa handitu egiten da, gorputzak hainbat sustantzia askatzen ditu, neurona berriak sortzen dira… Eta honek guztiak ondorio zuzen eta positiboak dauzka osasunaren dimentsio guztietan. Baina zeintzuk dira ondorio horiek?

Jarraian osasunaren dimentsio bakoitzaren azalpen txiki bat egingo da, Irene Pellicerren liburutik eratorrita (2015), jarduera fisikoak hauengan dituen onurak azpimarratuz eta heziketa fisikoak hauek garatzeko ematen dituen aukerak aurkeztuz.

  • Osasun fisikoa

Bizitza-ohitura osasungarriak garatzeko alderdia da. Honen lanketa gorputzaren zaintzarekin eta ohitura osasungarriekin lotutako oinarrizko konpetentzia garatzeko aukera emango duten ikaskuntza-egoeren diseinuan oinarritu behar da, egoera errealak planteatuz, hausnarketa pertsonala bultzatuz eta ikaslea ikaskuntza prozesuaren erdigunean kokatuz.

  • Osasun Emozionala

Emozioak, bai positiboak zein negatiboak, gorputzean islatzen dira. Heziketa Fisikoak emozioak entzuten, identifikatzen, era egokian kudeatzen eta komunikatzen erakusten du.

  • Osasun mentala

Jarduera fisikoa egiterakoan neurona berriak sortzen dira, odol kapilarrak handitzen dira eta neuronen arteko konexioak hobetu egiten dira, eta hau, besteak beste, ikaskuntza eta memoriaren garapenerako lagungarria da. Gainera noradrenalina, dopamina eta endorfinak askatzen dira malgutasuna, sormena eta eraginkortasuna indartuz.

  • Osasun soziala

Heziketa Fisikoa harremanak eraikitzeko baliagarria eta ezinbestekoa da gatazkak konpontzen ikasteko espazioa eskaintzen duelako eta errespetua eta entzute aktiboa lantzeko aukera ematen duelako.

  • Barne osasuna

Barnetasuna deskubritu eta gara daitekeen dimentsioa da; norbera dena izaten eta bizitzen laguntzen duena. Hortaz, barne osasuna norbere existentziaren, bizitzaren inguruko azken galderen eta norbere bizipenen, jarreren, erantzunen eta praktiken artean lortzen den oreka da. Pertsona batek barneko osasuna duenean autoerrealizazioarekin konektatzen du. Heziketa Fisikoak yoga, meditazioa eta erlaxazioaren bitartez laguntzen du dimentsio hau garatzen eta oreka lortzen.

Etiketak:

2 iruzkin

Utzi erantzuna