Mugiment egitasmoan parte hartzea irekia da. Jarduera fisikoaren sustapenaren alde lanean ari diren eragile orok parte har dezake Mugiment egitasmoan, Mugiment sustatzaile bihurtuz.
Mugiment sustatzaile izateko hiru baldintza bakarrik bete behar dira:
- Pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko lagungarriak izan daitezkeen ekimenak sustatzea.
- Ekimen horiek Mugiment egitasmoarekin lotura dutela publikoki erakustea gomendatzen da, logoa erabilita edo aipatuta.
- Mugiment egitasmoarekin lotura dutela publikoki erakusten duten ekimenen berri ematea baimentzea.