/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak / Iruzkin 1

Nork Zer

Euskadiko Kirolaren Lege berrian Jarduera Fisikoaren sustapenak edukia izan dezan lanean ari gara. Aldaketa honek, eginbeharren antolaketa eskatuko du, eta horixe da ariketa honen bidez hasi nahi duguna.

Proposatzen duguna da norberak hausnartzea zein izan beharko liratekeen bere erakundearen lehentasunak jarduera fisikoaren sustapenean modu eraginkorrean lan egiteko.

Adibide gisa, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako hausnarketa erakusten dugu, antzeko ariketa beste erakundeetan egin dezazuen. Jarduera Fisikoaren sustapenean lanean ari diren erakunde guztiek parte hartu dezakete ariketa honetan.

Azalpenaren gehieneko edukia 500 hitz izan behar da. Apirilaren 29ra arte  jasotako ariketak (mugiment.k@mugiment.eus helbidera bidali mesedez, euskaraz edo espainolez, nahi bezala) Lehen Urrats txosteneko 4.0 bertsioan jasoko dira, txostenari bukaera emanez.

Etiketak:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna