/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Ondo Bidean programa aurkeztu du Bediako Udalak

Jarduera fisikoa eta bizitza osasungarria sustatzea helburu duen Ondo Bidean programa aurkeztu du Bediako Udalak.

Mugiment egitasmoarekin bat eginez, Bediako Udalak jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako ekintzak bultzatzeko konpromisoa hartu du. Ondo Bidean ekimenari esker, aktiboak ez diren pertsonek euren jarduera fisikoko ohiturak hobetzeko orientatzaile baten aholkularitza, orientazioa eta laguntza jasotzeko aukera izango dute.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua den Jokin Zabala izango da Bediako orientatzailea. Bakoitzaren egoera fisikoa, beharrizan eta lehentasunak kontutan hartuta, jarraibideak eman eta egin beharreko ariketen inguruan aholkuak eskainiko ditu Jokinek.

Zerbitzua doakoa izango da eta herrian erroldatuta dagoen edonori egongo da zuzenduta; adina, sexua edota ohiturak edozein direla ere. Ordutegiari dagokionez, ostegunetan, 19:30etatik 20:30ak arte, izango da herriko liburutegian.

Jarraian prentsaurrekoan esandakoa:

Ir a descargar

Hona hemen aurkezpenean bildutako argazkiak.

Eta bukatzeko Twitter-en egin dugun jarraipena.

Zorionak Bediako Udalari, eta animo Jokini.

Etiketak:

Utzi erantzuna