/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Orientazio zerbitzuak azaltzeko bideo berria

Pasa den ekainean Osakidetzako arduradunekin izan genuen bileratik enkargu zehatz batekin atera ginen: orientazio zerbitzuak zehaztasunez irudikatzeko bideo bat sortu, kasu errealetan oinarrituta. Udazken honetan, horretan aritu gara ilusioz.

Bideo berriaren helburua da azaltzea, batez ere osasun profesionalei, nola funtzionatzen duen jarduera fisikoko orientazio zerbitzu batek.

Kasu errealetan oinarritu gara eta horregatik ezinbestekoa izan da Gorliz, Legutio eta Lezoko Udalen eta bertako orientazio zerbitzuen laguntza. Hauez gain, beste aditu eta erakunde ezberdinetako profesionalek parte hartu dute.

Hemendik aurrera bideo hau orientazio zerbitzuak sustatzeko sortu ditugun baliabideen katalogora gehituko dugu.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Etiketak:

Utzi erantzuna