/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak / Iruzkin 1

Orientazio zerbitzuei buruzko txostena

Gaur egun Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuak Mugiment egitasmoaren lehentasunetako bat dira eta dokumentu bat sortu dugu zerbitzu hauen inguruko informazio nabarmenena batzen duena.

Txostenak hiru helburu nagusi ditu. Batetik, egungo egoera aztertu. Bigarrenik, zerbitzu hauen gutxieneko ezaugarriak proposatu. Eta azkenik, bertan parte hartzen duten eragile ezberdinen ardurak zehaztu.

Dokumentua euskara hutsez idatzita dago eta bederatzi puntu ditu:

1.- Sarrera

2.- Zer dira JFOZ

3.- Antolaketarako eredua

4.- Gaur egungo egoera

5.- Eragile nagusiak eta bere funtzioak

6.- Finantziazioa

7.- JFOZ gutxieneko ezaugarriak

8.- Osakidetzaren ekarpen zehatzak

9.- Ondorioak

Pasa den hilean Osakidetzako arduradunekin bildu ginen txostenaren xehetasunak partekatzeko eta etorkizuneko erronkak aztertzeko. Lankidetza honen emaitzak ikusten ari gara 2019an baina datorren urterako aurrera pausu gehiago aurreikusten ditugu.   

Etiketak:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna