/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Orientazio zerbitzuen ebaluazio irizpideak

Uztailean sarrera hau utzi genuen orientazio zerbitzuei buruzko txostenari buruz. Txosten honen ondorioen artean ondokoa aipatzen genuen: 

…zerbitzuak ezartzen doazen arren, gabeziak ikusten ditugu oraindik, esaterako, adierazle eta datuen bilketan. Etorkizunean ahalegin berezi bat egin beharko dugu irizpideak bateratu eta orientazio zerbitzu guztiei ebaluaziorako datu multzo berdina proposatzeko.

Sarrera berri hau aprobetxatu nahi dugu gai honi heltzeko.

Zerbitzuaren arrakasta maila aztertzeko 4 adierazle nagusi identifikatu ditugu:

  • Erabiltzaile kopurua.
  • Zita kopurua.
  • Jokabidea aldatzen duten erabiltzaileak inaktibo izatetik aktibo izatera pasatuz.
  • Saiakera bertan behera uzten duten herritarrak zerbitzua erabiltzea utziz.

Beti ere, gizon eta emakumeen arteko bereizketa eginez, eta posible den heinean adin taldeka.

Proposamen bat izan da gure partetik egin duguna, eta orain gustatuko litzaiguke jakitea orientazio zerbitzuen inguruan lanean ari diren orientatzaile eta teknikariak gurekin ados dauden. Horretarako, eztabaida aldi bat irekiko dugu.

Gure helburua da Gabonak baino lehen adierazle multzo hau behin betiko definitzea eta 2020an zehar martxan dauden orientazio zerbitzu guztietatik (27 momentu honetan) datu hauek eskuratzea.

Etiketak:

Utzi erantzuna