/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Osakidetzako Adinekoentzako Arreta Plana “AAP”

Azaroaren 14an, asteazkenean, Donostiako Unibertsitate Ospitalean AAParen jarraipen-bileran egon ginen. Bileraren helburua jarduera fisikoan esku-hartzea ezartzea izan zen, ESI (Erakunde Sanitario Integratuan) burututako ekintzak, lehendik dauden ebidentziak eta eskuragarri dauden baliabideak kontuan hartuta, besteak beste jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak.

Dr9daTnX4AABhp8

Osakidetzaren Osasun Arretarako Zuzendariordetza aspaldi dabil lanean AAPean, zahartzaroan eta gure gizartean gertatutako aldaketei, demografikoak esaterako, aurre egiteko.

EUSTATen 2014ko datuen arabera, 2013 eta 2026 urteen artean Euskadiko biztanleria(k):

  • 65 eta 74 urte bitartekoek %26ko hazkunde erlatiboa izango du
  • 75 eta 84 urte bitartekoek %15ko hazkundea erlatiboa izango du
  • 85 eta 94 urte bitartekoen artean hazkunde erlatiboa %39 izango da
  • 95 urte baino gehiagoko biztanleria hirukoiztu egingo da

Programa honen helburua, gaur eguneko gomendioetan oinarrituta, 70 urtetik gorako adinekoen ebaluazio- eta ekimen-prozedura bat izatea da, zahartze osasuntsua sustatze, funtzionaltasunari euste eta gaixotasuna prebenitze aldera.

Hainbat ikerketak erakutsi dute programa horiek eraginkorrak direla lehen mailako Arretarako Ezarpenetan, norberaren gaitasuna hobetzeko, bizitza independentea mantentzeko eta mendekotasuna saihesteko.

Osakidetzako 7 osasun-zentrotan burututako azterketa pilotuan, ebaluazioaren sistematizazioak eragin positiboa izan du aldagai kliniko-prebentibo eta funtzionaletan.

Hala ere, baieztatu da jarduera fisikoak eta erorketek hainbat profesionalen esku-hartze koordinatua eskatzen dutela. Interbentzio horren baitan Mugiment egitasmoak bultzatutako orientazio zerbitzuek garrantzi berezia hartzen dute, jarduera fisikoaren sustapenean oinarrietako bat baita.

Etiketak:

Utzi erantzuna