/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Osasun Komunitarioa sustatzeko ingurune egokiak

Datorren ekainaren 20an, asteazkena, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian, “osasun komunitarioa sustatzeko ingurune egokiak” izenburua duen jardunaldia ospatuko da.

entornos favorables salud comunitaria

Jardunaldian zehar, eztabaidak eta ekarpenak egingo dira, hobeto ulertzeko zer egiten den osasuna esparru sanitario eta ez-sanitarioetatik sustatzeko.

Lankidetza-eremu bat sortzea bilatzen da komunitatea osatzen duten eragile desberdinen parte-hartzearekin. Tokiko esparrutik, osasuna sustatzeko eremu gisa, komunitateraino, osasuna eta ongizatea eratzen dituenetako bat izanik, protagonistek osasuna sustatzearen harira dituzten esperientziak kontatuko dizkigute.

Era berean, osasun-zentroaren eta komunitatearen artean sor daitezkeen harreman desberdinak ezagutuko ditugu, eta osasun-zentroak osasun komunitarioa sustatzen duen eremu gisa duen rola eztabaidatuko da.

Antolaketa eta koordinazio teknikoaren arduradunak dira Osakidetza, Osasun Publikoa eta Osasun Publikoko Eskola Andaluziarra.

Osasun Publikoaren arloko profesionalei, Osakidetzari, Udalei, eta osasuna eta ongizatea tokiko esparruan sustatzean interesatuta eta inplikatuta dauden komunitateko beste eragile batzuei zuzenduta dago.

Ordutegiari dagokionez, saioa 9:00etan hasiko da (ziurtapenak 8:30etatik aurrera) eta 13:30etan amaituko da.

Izen-emateko epea ekainaren 18an amaituko da eta nahikoa da mezu bat bidaltzea promocionsalud@euskadi.eus helbidera, bertan izena, abizena, posta elektronikoa eta zure erakundea adieraziz.

Info+

Etiketak:

Utzi erantzuna