/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Osasun Sailak argitaratu du 2018an Jarduera Fisikoa sustatzeko diru-laguntza deialdia

Laguntza, guztira, berrehun eta laurogeita hamabi mila (292.000) eurokoa izango da eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza da deialdiaren organo kudeatzailea.

AGINDUA, 2018ko ekainaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematea arautzen baita, 2018ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan jarduera fisikoa sustatzeko.

Aginduaren xedea da EAEko toki-erakundeentzako, tokiko erakunde autonomoentzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako diru-laguntzak arautzea, helburu honekin: 2018an, jarduera fisikoa sustatzeko proiektuak garatzea, ingurune egokiak sortuz eta tokian-tokian ekintza komunitarioa sendotuz.

Laguntza hauen xedea da honako hauek finantzatzea 2018ko ekitaldian:

  • Hirietan eta hiri-inguruetan ibilbideak edo pasealekuak egokitzeko eta dinamizatzeko programak eta esku-hartzeak, herritar guztiei zuzenduak; ibilbide horiek seguruak izango dira eta behar bezala seinaleztatuta egongo dira, ohiko joan-etorrietan mugikortasun aktiboa errazteko eta aisialdi aktiboa sustatzeko.
  • Tokiko sare bat sortzeko beharrezkoak diren jarduerak. Tokian-tokian jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa prebenitzeko ekintzak eta estrategiak lehenetsi, planifikatu eta garatuko ditu sare horrek, partaidetza-prozesuen bidez.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu (uztailak 2) eta biharamunetik hasita.

Etiketak:

Utzi erantzuna