/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Osasuna sustatzeko jarduketak burutzeko dirulaguntzak

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 29a, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2019ko ekitaldiko dirulaguntzak emateko deialdiko oinarriak Euskal Autonomia Erkidegoko tokian tokiko parte-hartze komunitarioko prozesuen esparruan garatzen diren osasuna sustatzeko jarduketak burutzeko.

Aginduaren xedea da EAEko toki-erakundeentzako, toki-erakunde autonomoentzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako laguntza ekonomikoak iragartzea, tokiko ekintza komunitarioa indartzeko eta, 2019an, osasuna sustatzeko proiektuak garatzeko, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete.

Guztira 292.000 (berrehun eta laurogeita hamabi mila) eurokoa izango da adierazitako jarduketetarako aurrekontu-zuzkidura.

Laguntza hauen xedea da honako hauek finantzatzea 2019ko ekitaldian: 

a) PKPk sortzera eta/edo dinamizatzera bideratutako jarduketak, osasuna sustatzeko ekintzak eta estrategiak tokian-tokian planifikatu eta garatzeko. 

b) Osasuna sustatzeko jarduketak, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete eta PKPen esparruan garatzen baitira. 

Parte-hartze komunitarioko prozesua, aurrerantzean PKP, egitura inklusibo eta partaidetzazko gisa definitzen da, eta komunitateko hainbat eragile biltzen ditu, hala nola, administrazioak, hainbat esparru edo sektore (hezkuntza, gizartea, osasuna, kultura, ekonomia…) eta herritarrak, gizarte-erakundeak barne, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuteko xedearekin.

Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera (ekainak 27).

Etiketak:

Utzi erantzuna