/ Blogaria: Rosa Lasagabaster / in Iritziak

Paradigma egokitua udal kirolean

HEZIKETA, LANKIDETZA ETA PARTE HARTZEA ARDATZ DITUEN KUDEAKETA EREDU EZBERDIN BATEN BILA.

Aspaldidanik Iñaki Ugarteburuk (Bergarako Kirol Teknikariak) gai honi buruz pentsatzeko eta “herritarrak kudeaketa publikoaren erdigune gisa” jardunaldietan partekatzeko gonbidapena luzatu zidan. Iñaki niri eskatzen ausartu zen eta ni onartzen ausartu nintzen barnean kontatzeko zerbait dudalakoan nagoelako, ea zer iruditzen zaizun. AUSARTU

Denbora dezente pasatu dut bueltak ematen ea Iñakik zergatik aukeratu ninduan eta uste dut aurkitu dudala arrazoia: berak badaki sorgina naizela, baina hori bai, sorgin maitagarria, beti txapela buruan ideiak epelen egoteko eta erratza alboan bidea garbi mantentzeko eta hegan egiteko, amesteko! IDEIAK ETEN GABE SORTU, LEHENTASUNAK FINKATU ETA AMESTU

Jardunaldia power point batekin aurkeztea hasieratik baztertu nuen, erresena izan arren. Zerbait ezberdina egin behar nuen kudeaketa modelo guztiak bizirik egon behar direla “subliminalki” adierazteko; zerbait hori dibertigarria izan behar zen eta aldi berean bisuala (eskuz egindako emotikonoak, marrazkiak, urteak neurtzeko metroa, sorginaren txapela eta erratza…) . Aurkezpena bera kudeaketa modeloaren eredua. DISFRUTATU

Aurrez ere esperimentu txiki bat egitea bururatu zitzaidan: karratu bat nola marrazten den ikustea, karratua niretzat, administrazioa izanik. Orri bat, aukeratzeko kolore bat eta 5-10 minutu egiten disfrutatzeko LAGUNTZA ESKATU

Lagunekin lehenengo saioan, ez nuen asmatu, izenburua jarri nuen: “aurrean duzuna margotu”,  eta nola ez, paperean zuten karratua margotu beharrean aurrean zutena margotzen ahalegindu ziren. Bakar batek partekatu zuen bere margoa kolore ezberdin batez margotzeko.

Guztira 98 karratu lortu ditut Maite, Lierni, Esther eta Mariari esker (5 urteko 31, 12-16 urteko 46 eta nagusienak 21). Oso bisuala izan da emaitza, kolore neutroak aukeratzen dira, ez dira margoak elkar trukatzen eta gehienek karratua egin eta barruan margotzen dute, %84a. Ume eta nagusientzat karratua karratua da eta “punto pelota”. Gazteen artean aldiz %32a karratutik irteten dira eta marrazki oso politak egin dituzte, leihoak asmatu ere, baino hori bai, hasieran aukeratutako kolorea erabiliz.  ESKERRAK EMAN ETA PARTEKATU

Horrelakoa al da bizitza? Horrelakoa al da gure gizartea? Gure kirol zerbitzua?  eta gure administrazioa? Azkenengo bi hauek agian bai, ezta? IREKI LEIHOAK, ENTZUN ADI, BEGIRADA EZBERDINAK IDENTIFIKATU ETA BEHARRAK AZPIMARRATU

Sikiera, karratuaren gainean, inork ez du teilaturik margotu, eskerrak! Irudikatzen? Puntan alkates@ andere/jauna eta udaleko idazkaria 4 urtetik behin nahi eta nahiez ezkonduta!

Niretzat paradigma berria baino gehiago paradigma ezberdina izango da ezer berri ez dugulako asmatzen ari. Aipatutako ezberdintasun hori gizartetik dator; etorkizunean herritarrek markatuko dutelako nolako modeloa kudeatu beharko dugun. ZERBITZUA ETA PROPOSAMENAK SUTRAIETATIK GORA ERAIKI

Administrazioa, beste edozein erakunde bezala, familia bat da, pertsonez osaturik eta PERTSONEK ematen diote modelo bakoitzari bere kolorea. Erkidegoan, 251 udalerri eta 20 eskualde badaude, udal kirolean, 251 modelo ezberdin izango ditugu eta agian, nahi badugu, 20 eskualdetan partekatzen ditugun gai horiek proiektuka lantzeko aukera izango dugu. Talde lanketaz hizketan ari garenean “kirolekoak” zerbait badakigula uste dugu, ezta? ZEIN DA ZURE “FAMILIAREN” KOLOREA, ESTILOA?

Hausnarketa beharrezkoa da gaur egungo eta etorkizuneko gizarteari hobeto egokituko zaizkion kudeaketa moduak aurkitzeko, gizarte nerabe bati buruz ari baikara nire iritziz, ziztu bizian eta etengabe aldatzen ari den gizarte bakarti bati buruz. BULEGOTIK KANTXARA JAITSI

Kirola udal interbentzionismoaren bitartez kontrolatzeko tentazioa alde batera utzita, kudeaketa eredu HEZITZAILE berri baterantz abiatu beharko ginateke, lankidetzan eta erantzukizun partekatuan oinarritutako eredu baterantz, non sektore publikoak zein pribatuak parte hartuko luketen, eta baita gizarte-egiturak eta herritarrek ere, toki erakundeen neurri gabeko protagonismoa saihestuz.

Kudeaketa eredu ezberdin horrek zeharkakoa eta deszentralizatua beharko luke izan, bai programa, kanpaina eta ekintzen antolaketari dagokionean, bai udal azpiegituren kudeaketari dagokionean, irabazi asmorik gabeko sektore pribatuari protagonismo berezia emanez, hori baita kirolaren kudeaketa publikoan herritarren partaidetza bermatzeko modurik egokiena.

Azter ditzagun banan-banan udal kirolaren etorkizuneko kudeaketa ereduarentzako proposatzen ditudan adjetiboak:

  • HEZITZAILEA: administrazioak heziketa erreferentea izan behar du eta proiektuka lan egiteari ekin, horretarako sailkako banaketari eta piramide-formako egiturari pisua kendu eta protagonismoa zeharkakotasunari eman beharko lioke, eredu izan, eta baloreetan erreferente bihurtu: errespetua, koherentzia, berdintasuna, inklusioa, eskuzabaltasuna, apaltasuna, konfiantza, entusiasmoa, konpromisoa… Izan ere, kode etikoa duen administrazioa behar dugu, hurbilagoa, gizatiarragoa eta dibertigarriagoa, bere burua eta gu geu ere goxotasunez hartzeko gauza dena. EREDUA EMAN eta ez doktrinatu… 😉
  • KOOPERATIBOA: egitura horizontalen eta zeharkakoen ezaugarri nagusia talde-lana da, eta hor, funtsezkoak dira entzutea, elkarrizketa eta giza harremanak. Lankidetzan aritzeko, administrazioak bat gehiago izatera pasatu behar du, gainerako partaideek duten pisu espezifiko berberarekin. Lankidetzak ekarpenak egitea esan nahiko du batzuetan, eta amore ematea, beste batzuetan; ematea eta jasotzea; guztionak diren helburu batzuen alde lan egiteko prest egotea; lankidetza lokarri bat da, harremanetan jartzen gaituen nukleo bat. Elkarlanean jarduteak biderketa dakar, ez batuketa. BIDEA BATERA EGIN KRITIKATU GABE
  • PARTE-HARTZAILEA: administrazioa ezin da jokotik kanpo gelditu, gizarte egituraren zati bat da, bat gehiago da, eta horregatik ekintzetara jo behar du, eta proiektu bakoitzean inplikatuta dauden guztiekin batera jokatuz, aurrera egin. Teoriatik praktikara pasatu, eta dituen baliabide guztiak erabiliz, bikain idatzitako asmo zoragarri guzti-guztiak gauzatzeari ekin. Zein da zure kirol zerbitzuaren ekarpena gizartean? Eta zurea? PARTEKATU DAKIZUNA

Bilatu dezagun, bada, batzen gaituen hori, eta buru-belarri saia gaitezen hori lortzen. Osasun komunitarioa izan daiteke lokarri horietako bat, bizi-ohitura osasungarriak sustatzen baititu sedentarismoari, pasibotasunari eta bakardadeari aurre egin ahal izateko; komunitate bizitzako eta bizitzarako ohiturak sustatzen baititu, ohitura unibertsalak, PERTSONEN arteko ohiturak. Izan ere, osasuna GUZTI-GUZTION erantzukizuna da. KOKATU ZAITEZ, NON ZAUDE? “Retaguardia”n, multzoan edo frentian?

“BESTEEK kontrastea eskaintzen digute, estimulua, isla, sostengua eta batzuetan, baita geure burua osasuntsu eraikitzeko beharrezkoak diren oztopoak ere. Ez gaude bakarrik, eta bakarka ezin gara pertsona egin.” Eva Bach

“Somos una civilización de soledades que se encuentran y desencuentran continuamente sin reconocerse. Ese es nuestro drama, un mundo organizado para el desvínculo, donde el OTRO, es siempre una amenaza y nunca una promesa” -Eduardo Galeano-

“Pertsona “onak” atsegin ditut, egunero esnatu eta bizirauten saiatzen direnak, inguruan dutenaz arduratzen direnak, zuzenak eta zintzoak, mundu gizatiarragoa egiteko euren ahalegintxoa jartzen dutenak. Baina benetako zirrara sortzen didatenak PERTSONA “BIKAINAK” dira. Horrelako pertsonek duten onena ematen dute eguneroko egoera guztietan; adi egoten dira, erne, bizitzaren detaile txikienen aurrean; besteekin egote hutsarekin gozatu egiten dute; erabiltzen dituzten hitzak kontu handiz zaintzen dituzte; ez dute atzera egiten zailtasunen aurrean, eta nahi dutenaren alde borrokatzeko prest daude; beste batzuk egoera aztertzen, edo eztabaidatzen edo momentua noiz iritsiko zain dauden bitartean, pertsona hauek dagoeneko hasita daude, edo bukatu ere egin dute. PERTSONA mota horrengatik dena uzteko prest egongo nintzateke!

Baina badakizue zer den onena? Denok izan gaitezkeela bikainak! Bikaintasuna guk guztiok geure buruari egin diezaiokegun opari bat delako. Berdin dio non gauden eta zertan ari garen. Momentu honetan bertan has gaitezke!” -Raül Córdoba, Convivir no es de locos, el poder de las relaciones-

“Manta HUTSA. Abentura handi baten atarian zaude… Begira iezaiozu txirikordatutako artileari. Bidegurutze bakoitzean azpitik eta goitik joan, zuzen edo zeharka egin bidea, ezker edo eskuin, orain bai, orain ez erabaki du norbaitek.

Aurrerantzean, zuk ere hori egin beharko duzu: bidegurutzean alde batera edo bestera hartu, aurrera jarraitu edo atseden hartu, igo ala jaitsi nahi duzun erabaki beharko duzu etengabe.

Eta korapilo horiek bilbatuko dute zure bizitza.

Bizitzea ehuntzea da…” –Eider Rodriguez-

ZUTAZ esandako zerk jarriko zintuzke pozez saltoka? Eta ZUEN kirol zerbitzutaz? (NI eta GU, ez ahaztu sekula ez bata eta ez bestea)

ABENTURA HASI BESTERIK EZ DA EGIN, DISFRUTATU!

 

Zuretzat, bideo TED hauek:

Eta liburu hauek:

Irudiaren jatorria: “Enrédate” by muxotepotolobat

 

Félix, atseden hartu lasai. Begira oparitu diguzuna. Zure alabak gizarte honi eskaintzen dizkion ekarpenak, neurri handi batean zuk egindako lanaren etekina dira.

Goian bego Aita Jauna.

Mugiment

Etiketak:

Utzi erantzuna