/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Parke bio-osasungarriak Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zerbitzuak parke bio-osasungarrien erabilera ikasteko ekimen bat abian jarriko du lurraldeko udalerrietan. Horretarako, prestatutako teknikari espezialistek doako informazio-saioak emango dituzte maiatzean eta ekainean zehar.

Parke Osasungarriak Elorrio

Parke bio-osasungarrien erabilera sustatzeko asmoz, hirugarren urtea da Bizkaiko Foru Aldundiak ekimen hau sustatzen duena. Kasu honetan, 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten 12 udalerri parte hartuko dute (Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Berango, Bermeo, Berriz, Elorrio, Ermua, Etxebarri, Markina, Ondarroa, Zaldibar eta Zierbena).

Ekimen honen barnean, informazio-saio batzuk astean egun batean egingo dira udalerri bakoitzean teknikari espezialista baten eskutik, makinak zuzen erabiltzeko.

Ekimen honen helburuak dira, alde batetik pertsonek ikastea nola erabili makina horiek modu seguruan, eta beste aldetik, ekimen bukatu ostean jende gehiagok parkeetan jarduera fisikoa egitea.

Aire librean ariketa fisikoa egiteko ematen duten aukerari esker, parke bio-osasungarriak tresna baliagarriak dira erabateko ongizatea lortzeko.

INFO +

Etiketak:

Utzi erantzuna