/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Piztu! ekimena Donostian zehar hedatzen ari da

Donostia Kirola, Osakidetzako Donostialdeko ESI-k eta Osasun Publiko eta Adikzioetako Zuzendariordetzak PIZTU! programa esperimentalki Intxaurrondo auzoan martxan jarri zuten otsailean,  pertsona ez aktiboei zuzendutako jarduera fisikoko preskripzioa, orientazio eta aholkularitza zerbitzua. Programa honek, pertsona sedentarioengan kirol ohiturak sortzea du helburu, bere osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko helburuz.

Aholkularitza zerbitzu hau dohainik da, eta udal kiroldegietan kokatzen da. Instalazio hauetan, Osasun Zentroko medikuek emandako jarduera fisikoa egiteko preskripzioa (“kirol errezeta“) jasotzen duten pertsonak monitore aditu batek orientatzen ditu

Bere medikuak eman dion errezeta horrekin kiroldegira hurbiltzen diren pertsonak (aurretiko hitzorduarekin), monitore batek artatzen ditu eta lau asterako plan bat egiten die, bere nahiak eta ezaugarriak kontuan hartuta. Lau aste buruan, berriro berarekin biltzen da eta, epe horretan sor daitezkeen zalantzak eta eragozpenak argitzeaz gain, hurrengo hamabi hilabeteetarako plana egiten diote.  Bosgarren eta hamabigarren hilabeteetan ere bere jarduera fisikoaren mailaren jarraipena egiten du ere monitore honek.

Intxaurrondon azken hilabete hauetan garatu den esperientziak oso ondo baloratu dute programa hau bultzatzen duten hiru erakundeek (Donostia Kirola,  Osakidetzako Donostialdeko ESI eta Osasun Publikoko Zuzendariordetza).

Intxaurrondoko Osasun Zentroan 156 pertsonek jaso dute kirol errezeta hau, eta horietatik %32a (49 pertsona, 26 gizon eta 23 emakume) kiroldegira bertaratu da kirol praktikarekin hasteko aholkularitza jasotzeko. Pertsona sedentario hauen %75a 50 urte baino gehiago dute, eta obesitate, min artikular, hipertentsio edo diabetes arazoak dituzte, beste patologien artean.

PIZTU! programa honetan parte hartu duten pertsona hauek, bere sedentarismoa murriztu dute astean ordubete eta hamabost minutu, eta %50a osasun egoera hobean daudela adierazten dute. Partaideen %90ak oso ondo baloratu dute programa hau.

Emaitza on hauek ikusita, programa hau beste bi auzoetara zabaltzea erabaki da: Amara eta Bentaberri. Urriaren 16tik aurrera, Amarako Osasun Zentroko medikuek Paco Yoldi kiroldegira bideratuko dituzte jarduera fisikoa egitea behar duten pertsonak, eta Antiguako Osasun Zentrokoek Bentaberri kiroldegira bidaliko dituzte, non Donostia Kirolaren teknikari adituak artatuko dituen.

 

Jatorrizko argitalpena

Etiketak:

Utzi erantzuna